2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa 2015eko tasa fiskalen ordenantzan.
Hasierako onespena
Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2014ko azaroaren 5ean egin bilkuran, 2015erako aldaketa hasiera batean onetsi zuen Tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean 2015erako egin aldaketa behin betiko onetsita egonen da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Garesen, 2014ko azaroaren 6an.–Mankomunitateko burua, María Teresa Iradiel Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L1415063