2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERAKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
2015eko aurrekontua. Hasierako onespena
Erriberako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2014ko azaroaren 6an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitatearen 2015eko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Tuteran, 2014ko azaroaren 7an.–Mankomunitateko burua, María Isabel Echave Blanco.
Iragarkiaren kodea: L1415074