2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERAKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2014ko azaroaren 6an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko ekitaldirako aldaketa Hiri hondakin solidoak bildu eta garraiatzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (urriaren 29ko 11/2004 Legeak aldatua), onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Tuteran, 2014ko azaroaren 7an.–Mankomunitateko burua, María Isabel Echave Blanco.
Iragarkiaren kodea: L1415072