2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIBAR
Udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak 2015. urterako
Oibarko Udalak, 2014ko azaroaren 4an egin bilkura arruntean, erabaki zuen 2015erako udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak onestea, hemen datozen bezala:
–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: udal mugape osorako tasa bakarra, ondasunen katastroan balorazio txostenaren ondorioz ateratzen den balioaren %0,2363 egiten duena.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarentzat karga-tasa %4,12 izanen da eraikuntza, instalazio eta obrak gauzatzeko aurrekontuaren gainean.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Indizea: %1,4.
–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, sorrarazpenaren momentuan lurrak zuen balioaren gainean portzentajerik txikiena aplikatuko da (urte batetik bortzera bitarteko aldia: %2,2; hamar urtera bitarte: %2,1; hamabortz urtera bitarte: %2,0; hogei urtera bitarte: %2.
Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren kuotak zehazteko karga-tasa bakarra ezarriko da: %14,28; zerga-oinarriari aplikatuko zaio.
Oibarren, 2014ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.
Iragarkiaren kodea: L1414961