2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERAKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Hiri hondakin solidoen kudeaketa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Erriberako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2014ko azaroaren 6an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hiri hondakin solidoen kudeaketa arautzen duen ordenantzaren aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (urriaren 29ko 11/2004 Legeak aldatua), onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Tuteran, 2014ko azaroaren 7an.–Mankomunitateko burua, María Isabel Echave Blanco.
Iragarkiaren kodea: L1415071