223. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

4. eta 5. aldaketak 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2014ko azaroaren 6an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2014ko aurrekontuan 4. eta 5. aldaketak egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Sarrigurenen, 2014ko azaroaren 7an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1415125