223. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

Udal Plan Orokorreko aldaketa xehakatua, Zorokiaingo 6. poligonoko 4. lurzatian. Behin betiko onespena

Untzitibarko Udalak, 2014ko irailaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Plan Orokorreko aldaketa puntual xehakatua, Zorokiaingo 6. poligonoko 4. lurzatiari dagokiona, Unai Behrendt Baztanek sustatua.

Hasierako onespena 2014ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 5ean, eta jendaurreko epean ez du inork alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Untzitin, 2014ko azaroaren 7an.–Alkatea, Javier Linto Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1415128