223. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko ordenantzen 76. artikuluan.
Behin betiko onespena

Untzitibarko Udalak, 2014ko irailaren 29an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen indarra duen Udal Plan Orokorreko ordenantzen 76. artikuluaren aldaketa.

Hasierako onespena 2014ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 15ean, eta jendaurreko epean ez du inork alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Untzitin, 2014ko azaroaren 7an.–Alkatea, Javier Linto Iriarte.

ERANSKINA

76. artikulu aldatuaren testu osoa

76. artikulua. Baldintza orokorrak.

Ostalaritza, ikuskizun, kirol, josteta eta antzeko jardueretarako diren lokalek hertsiki bete behar dute sektorean indarra duen legeria.

Jarduera sailkatuei buruzko ordenantzetan ezarritako arauak bete beharko dituzte.

Estetika, bolumena eta abar arautzen dituzten ordenantzak aplikatzeko, bizitegitarako erabilerarekin parekatuko dira. Gainera, zurezko xaflak fatxadako material gisa erabiltzea onartuko da beheko solairuan soilik.

Iragarkiaren kodea: L1415126