2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
2015erako aldaketa zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena
San Adriango Udalak, 2014ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 2015ean indarra izanen duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.
Jendaurrean egonen da gutienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.
Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira 2015erako aldaketa horiek zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.
San Adrianen, 2014ko azaroaren 4an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1414984