2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
2015ko aurrekontua. Hasierako onespena
Murillo el Cuendeko Kontzejuak, 2014ko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, 2015eko aurrekontua onetsi zuen hura betearazteko oinarriekin batera.
6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da Kontzejuko Idazkaritzan hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, 2015eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko lerroaldean aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.
Murillo El Cuenden, 2014ko azaroaren 4an.–Kontzejuburua, José Ramón Amadoz Sola.
Iragarkiaren kodea: L1414946