2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
2. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Murchanteko Udalak, 2014ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko aurrekontuan eginiko 2/2014 aldaketa, zerrenda honen arabera:
Gastuen egoera.
–Kreditu gehikuntza:
- Aurrekontuko 14511 62101 aplikazioa. Izena: "Bero eta hotz ponpa Kultur Etxean eta Liburutegian". Zenbatekoa: 9.000 euro.
- Aurrekontuko 1 443 62200 aplikazioa. Izena: "Horma hilobiak eraikitzea". Zenbatekoa: 8.000 euro.
–Kreditu berezia: Aurrekontuko 1 613 2260801 aplikazioa. Izena: "Zergen berrikuspen plana". Zenbatekoa: 15.000 euro.
Espedientearen finantzabidea:
–Diruzaintzako gerakina.
Espedientea Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (212, 213 eta 214. artikuluak) aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Murchanten, 2014ko azaroaren 7an.–Alkatea, Tomás Aguado Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1415102