223. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Herrilur baten trukaketa, 8. poligonoan

Mendigorriko Udalak, 2014ko urriaren 29an egin osoko bilkura arruntean, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140. artikuluak nahi duen bi hereneko gehiengoarekin, onetsi zuen Mendigorriko katastroko 8. poligonoko 29. lurzatiko 626 m² desafektatzea eta gero trukatzea 8. poligonoko 30. lurzatiko 1.460 m²-rekin, jabetza partikularrekoak baitira.

Aditzera ematen da, hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko ediktuen oholean paratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mendigorrian, 2014ko azaroaren 4an.–Alkate udalburua, Manuel José Vieira Bonacho Tiago.

Iragarkiaren kodea: L1414948