2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUZAIDE
1 eta 2. aldaketak 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Luzaideko Udalak, 2014ko urriaren 31n egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean 1. eta 2. aldaketak egiteko espedienteak. Kreditu bereziak erabiliko dira horretarako.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hauek tramitatzean eta onestean. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan aipatu 216.3 artikuluak hara igorrita xedatzen denari jarraikiz, espedienteak Udal Idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eta bizilagunek espedienteak aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.
Jendaurreko epean inork erreklamaziorik egiten ez badu, aurrekontua aldatzeko espediente hori behin betiko onetsi dela ulertuko da.
Luzaiden, 2014ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Fernando Alzón Aldave.
Iragarkiaren kodea: L1415026