223. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Tributuen gaineko kontrola egiteko udal plana. Onespena

Luzaideko Udalak, 2014ko urriaren 31n egin osoko bilkura berezian, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

Luzaideko Udaleko tributuen gaineko kontrola egiteko udal plana onestea 2014tik 2015era bitarteko ekitaldietarako, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean eta ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Zerga Ikuskaritzaren Erregelamenduan Udaleko tributu Ikuskaritzarako zehaztutako norainokoa eta edukia izanik.

Luzaiden, 2014ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L1415024