223. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Jendaurrean jartzeko tramitearen komunikazioa.

Ingurumen baimen integratuaren eta Ingurumen eraginaren adierazpenaren eskaera, honako hauek eskatua: SC Aguirre Iriso S, Mozaz Oses P J, Oses Ruiz M P eta Salvador Pascual Fco J.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 22. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, departamentuko bulegoetan (González Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Espedientea: 0001-0038-2014-000063. Titularra: SC Aguirre Iriso S. Mozaz Oses P. J. Oses Ruiz M. P. eta Salvador Pascual Fco. J. Jarduera: zerri-gizendegia. Kokapena: 3. polígonoa, 406. lurzatia. Herria: Pitillas.

Iruñean, 2014ko azaroaren 5ean.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1414951