223. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2014ko aurrekontu orokor eta bakarra,
eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Luzaideko Udalak, 2014ko urriaren 31n egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 2014ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen (urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatua) 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iraganik erreklamaziorik aurkeztu ez bada, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da.

Luzaiden, 2014ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L1415023