2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
Aldaketa ordenantza fiskaletan tarifak eguneratzeagatik
eta Udalaren 2015eko ekitaldirako karga-tasa, prezio publiko
eta zergak ezartzea. Hasierako onespena
Lekunberriko Udalak, 2014ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Lekunberriko udalerrian indarra duten tasa eta prezio publikoak arautzen dituzten udal ordenantzetan, finkatuz-eta 2015eko ekitaldirako karga-tasa, prezio publiko eta zergak, ondotik ematen direnak:
Lehena.–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten karga-tasa hauek onestea:
1.1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko, %0,385eko karga-tasa ezartzea.
1.2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko, %0,385eko karga-tasa ezartzea.
Bigarrena.–Egungo indize-eskala mantentzea 2015erako jarduera ekonomikoen gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei ezartzeko:
2.1. 1,4 indizea aplikatzea jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei.
Hirugarrena.–Zerga hauei aplikatzeko portzentajea onestea:
3.1. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:
3.1.1. Karga-tasa: %20, aplikatzekoa den zerga-oinarriaren gainean.
–Indizeak:
- 5 urte bitarteko aldia: 3,3.
- 10 urte bitarteko aldia: 3,2.
- 15 urte bitarteko aldia: 3,1.
- 20 urte bitarteko aldia: 3,1.
3.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ):
3.2.1. Karga-tasa ezartzea, %5 izanen baita.
Laugarrena.–Hasiera batean onestea ordenantza fiskaletan tarifak eguneratzeagatik aldaketa egiteko espedientea.
Bosgarrena.–Hasiera batean onetsitako tasa, indize, ordenantza eta arauek 2015eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, erregelamenduzko tramiteak betetakoan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1 b9 artikuluan xedatutakoari jarraituz, ordenantza fiskaletan tarifak eguneratuz aldaketa egiteko espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Lekunberrin, 2014ko urriaren 29an.–Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: L1414958