2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURGI
2015eko aurrekontuak. Hasierako onespena
Burgiko Udalak, 2014ko urriaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2015eko aurrekontua.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua eta betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Burgin, 2014ko urriaren 24an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.
Iragarkiaren kodea: L1415062