Iragarkia
223. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 13a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
330/2014 EBAZPENA, uztailaren 10ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, “Sukaldeko laguntzailea” lanbide lantegiaren curriculuma onesten duena. Lantegi hori Ostalaritza eta Turismoa lanbide arlokoa da.
Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak Oinarrizko Lanbide Heziketa berria ezartzen du. Haren helburua da dibertsifikazioa eskaintzea, ikasleek beren betebeharrekin eta nahiekin hobekien bat egiten duten hezkuntzako ibilbideak aurretik ezagut ditzaten, hezkuntza sisteman aurrera egitea errazagoa izateko.
Bestalde, Hezkuntza sistemako lanbide heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen dituen otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren bidez, oinarrizko hamalau lanbide titulu onetsi dira, haien oinarrizko curriculumak finkatu dira eta, halaber, Ikasketa eta lanbide tituluak emateari buruzko abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua aldatu da, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagokienez. 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian xedatzen da hezkuntza administrazioek zilegi dutela lanbide heziketako beste eskaintza batzuk ezarri eta baimentzea, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen beharretara egokituak, berariazko beharrak dituzten beste kolektibo batzuei erantzuteko. Era berean, ezartzen du irakaskuntza hori moduluka egituratu behar dela, eta helburuak ikaskuntzaren emaitzetan, ebaluazio irizpideetan eta edukietan zehaztu behar direla.
Otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuak, orobat, ezartzen du heziketa programa horietan oinarrizko lanbide titulu bateko lanbide moduluak sar daitezkeela. Modulu horiek gainditzea metagarria izanen da titulu hura eskuratu ahal izateko.
Arauzko xedapen horiek abiapuntu izanik, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak lanbide lantegien prestakuntzako eskaintza bat diseinatu du, eta, horretarako, beharrezkoa da kasuan kasuko lanbide profilak eta prestakuntzako egiturak zehaztea.
Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin du, “Sukaldeko laguntzailea” lanbide lantegiaren lanbide profila eta egitura ezartzeko.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ebazpen honek helburu du “Sukaldeko laguntzailea” lanbide lantegiaren lanbide profila eta prestakuntzaren egitura onestea Nafarroako Foru Komunitaterako. Lantegi hori Ostalaritza eta Turismoa lanbide arlokoa da. Nafarroan lantegi horiek garatzen dituzten ikastetxe eta entitate baimenduetan aplikatuko da.
2. Lantegi horretako lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioa eta gaitasun unitateak eta produkzioaren inguruneari buruzko erreferentzia ebazpen honen 1. eranskinean biltzen dira, eta prestakuntzaren egitura, berriz, 2. eranskinean, lanbide moduluen iraupenarekin eta haien garapenarekin batera. Egitura hori erreferentziazkoa da prestakuntzarako.
Ebazpen honetan onetsitako erreferentzia aldatzeko Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da, ezarriko den prozeduraren bitartez.
3. Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko lotura 3. eranskinean jasotzen da, haien egiaztapenerako; 4. eranskinean, lanbide lantegi honen moduluak irakasten ahal dituzten ikastetxe publikoetako irakasleen espezialitateak zehazten dira, baita titulartasun pribatuko ikastetxeetan edo, titulartasun publikoa izanik, hezkuntza administraziokoak ez direnetan, lanbide modulu hauek irakasteko titulazioak ere, eta irakaskuntzen ondorioetarako baliokideak direnak.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera eta Ikasketak Antolatzeko Atalera.
Iruñean, 2014ko uztailaren 10ean.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.
1. ERANSKINA
Lanbide erreferentea
“Sukaldeko laguntzailea” lanbide lantegia elementu hauen bidez identifikatzen da:
a) Izena: Sukaldeko laguntzailea.
b) Maila: 1- Lanbide Lantegia.
c) Iraupena: 1000 ordu.
d) Lanbide arloa: Ostalaritza eta Turismoa.
A) Lanbide profila
a) Gaitasun orokorra.
Lanbide lantegi honen gaitasun orokorrean honako hauek sartzen dira: janariak aurrez prestatzea, plater errazak prestatu eta aurkeztea eta plater zailagoak prestatzen laguntzea, janariak maneiatu, prestatu eta kontserbatzeko oinarrizko zeregin, teknika eta arauak gauzatuz eta aplikatuz.
b) Kualifikazioa eta gaitasun unitateak.
Sukaldeko Laguntzailea lanbide lantegiko gaitasun unitateak eta kualifikazioa honako hauek dira:
Lanbide kualifikazio osoa:
HOT091–1: Sukaldeko oinarrizko zereginak, gaitasun unitate hauek hartzen dituena:
–UCO255–1: Janariak bildu, aurrez prestatu eta kontserbatzeko oinarrizko zereginak.
–UCO256–1: Janariak prestatzen laguntzea eta plater errazak prestatu eta aurkeztea.
B) Produkzio sistema
Lanbide eta lan ingurunea:
Profesional honek laguntzaile gisa egiten du bere jarduera, enpresa handi, ertain zein txikietan, bereziki ostalaritzako sektorean. Jatetxe arloko establezimendu txikietan nolabaiteko autonomiaz jardun dezake.
Zeregin eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
–Sukaldeko laguntzaile osagarria.
–Sukaldeko laguntzailea
–Ekonomatuko laguntzailea.
–Jatetxe arloko establezimendu txikiko langilea.
2. ERANSKINA
Lanbide moduluak
a) Izena eta iraupena
“Sukaldeko laguntzailea” lanbide lantegiko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.
KODEA | IZENA | ORDUAK, GUZTIRA | ASTEKO KLASEAK |
3034 | Elikagaien aurretiazko elaborazioko oinarrizko teknikak | 230 | 8 |
3035 | Sukaldeko ekoizpeneko oinarrizko prozesuak | 260 | 9 |
3009 | Zientzia aplikatuak I | 180 | 6 |
3011 | Komunikazioa eta gizartea I | 180 | 6 |
Tutoretza | 30 | 1 | |
MP06 | Praktiken modulua | 120 |
b) Lanbide moduluen garapena
Lanbide modulua: Elikagaien aurretiazko elaborazioko oinarrizko teknikak.
Kodea: 3034.
Iraupena: 230 ordu.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Lehengaiak metatzen eta banatzen ditu, ekoizpenetik eta jasotako jarraibideetatik hurbileko dokumentuak interpretatuz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Metaketari loturiko dokumentuak ezagutu eta interpretatu dira.
b) Jasotako jarraibideak behar bezala interpretatu dira.
c) Eskaera orria aurrez ezarritako arauei jarraikiz bete da.
d) Produktuak kontsumorako lehentasunaren arabera hautatu dira.
e) Eskatutako kopurua eta kalitatea jaso direla egiaztatu da.
f) Lehengaiak lantokietara aldatu dira, ezarritako prozedurei jarraikiz.
g) Operazio guztiak egin dira osasun eta higiene araudia, laneko segurtasunekoa eta ingurumena babestekoa kontuan hartuta.
2. Makineria, bateria, lanabes eta tresnak prestatu ditu, horien oinarrizko aplikazioak funtzionamenduarekin uztartuz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Sukaldeko ekoizpenarekin loturiko makinak, bateria, lanabesak eta tresnak ezaugarritu dira.
b) Makinen, bateriaren, lanabesen eta tresnen aplikazioak ezagutu dira.
c) Makinak martxan jartzeko operazioak egin dira, ezarritako prozedurei jarraikiz.
d) Makineria, bateria, lanabes eta tresnak prestatzeko eta horien mantentze-lanetarako operazioak egin dira.
e) Prestaketa lanetan prebentzio eta segurtasun baldintzak egiaztatu dira.
g) Operazio guztiak egin dira osasun eta higiene araudia, laneko segurtasunekoa eta ingurumena babestekoa kontuan hartuta.
3. Aldez aurreko manipulazio operazioak egiten ditu, oinarrizko garbitze eta mozte prozedurak identifikatuz eta aplikatuz, ezarritako arauekin eta jasotako jarraibideekin bat.
Ebaluazio irizpideak:
a) Lehengaien aldez aurreko garbitze eta prestatze beharrizanak identifikatu dira.
b) Oinarrizko teknikak lehengaien berezitasunekin, ondoren izan ditzaketen aplikazioekin eta beharrezko ekipo, lanabes eta/edo tresnekin uztartu dira.
c) Mozketaren aurreko prestatze eta garbitze lanak egin dira, behar bezala erabiliz ekipoak, lanabes edo tresnak, ezarritako prozedurei jarraikiz.
d) Lanabes eta tresnak erabiltzeko orduan segurtasun neurriak zaindu dira.
e) Oinarrizko mozketak ezaugarritu dira eta lehengaietan izan ditzaketen aplikazioak identifikatu.
f) Oinarrizko mozketa teknikak gauzatu dira, ezarritako prozedurei jarraikiz.
g) Kontserbatzeko tarteko prozedurak garatu dira, lortutako produktuen beharrak eta ondorengo erabilera kontuan hartuta.
h) Operazio guztiak egin dira kontuan izanik osasun eta higiene araudia.
4. Berariazko mozketak egiten ditu eta piezak izen eta guzti lortzen ditu, lehengai bakoitzarendako egokiak diren teknika eta prozedurak identifikatuz eta aplikatuz, ezarritako arauen eta jasotako jarraibideen arabera.
Ebaluazio irizpideak:
a) Oinarrizko teknikak lehengaien berezitasunekin, ondoren izan ditzaketen aplikazioekin eta beharrezko ekipo, lanabes eta/edo tresnekin uztartu dira.
b) Mozketaren aurreko prestatze eta garbitze lanak egin dira, behar bezala erabiliz ekipoak, lanabes edo tresnak, ezarritako prozedurei jarraikiz.
c) Lanabes eta tresnak erabiltzeko orduan segurtasun neurriak zaindu dira.
d) Pieza eta mozketa berariazkoak ezaugarritu dira, lehengaietan izan ditzaketen aplikazioekin uztartuz eta identifikatuz.
e) Piezak eta/edo berariazko mozketak erdiesteko oinarrizko teknikak gauzatu dira, ezarritako prozedurei jarraikiz.
f) Kontserbatzeko tarteko prozedurak garatu dira, askotariko lehengaien beharrak eta ondorengo erabilera kontuan hartuta.
g) Operazio guztiak egin dira kontuan izanik osasun eta higiene araudia.
5. Lehengaiak leheneratzen ditu, teknikak identifikatuz eta aplikatuz leheneratuko den produktuaren ezaugarrien arabera.
Ebaluazio irizpideak:
a) Leheneratzeko premia izan dezaketen sukaldeko lehengaiak identifikatu dira.
b) Sukaldeko lehengaiak leheneratzeko oinarrizko teknikak ezaugarritu dira.
c) Leheneratze teknikak aplikatzeko ekipo eta prozedura egokiak identifikatu eta hautatu dira.
d) Leheneratze teknikak gauzatu dira, ezarritako prozedurekin eta jasotako jarraibideekin bat.
e) Operazio guztiak egin dira osasun eta higiene araudia eta ingurumena babestekoa kontuan hartuta.
Edukiak.
Sukaldaritzan eta pastelgintzan erabiltzeko lehengaiak metatzea eta banatzea:
–Hornidurarekin loturiko dokumentuak.
–Barne hornidurako eta hornigaiak banatzeko prozesuak.
–Prebentzio eta segurtasun neurriak.
–Tratamendua eta kontserbazioa.
Makinak, bateria, tresna eta lanabesak prestatzea:
–Sukaldeko ekipoen sailkapena.
–Sukaldeko altzariek, ekipoek, makineriak eta tresnek bete behar dituzten berariazko segurtasun baldintzak.
–Sukaldaritza eta pastelgintzako makineria eta oinarrizko ekipoak:
- Deskribapena eta sailkapena.
- Kokapena eta banaketa.
- Erabilera eta mantentze-lanen prozedura.
–Lanabesak eta makineria erabiltzeko orduan prebentzio eta segurtasun neurriak.
–Bateria, lanabesak eta tresnak:
- Sukaldeko bateria, lanabesak eta tresnak deskribatu eta sailkatzea.
- Erabilera prozedurak, aplikazioak eta mantentze-lanak.
- Sukaldeko uniformeak: motak, egokitzapena eta araudia.
- Sukaldeko bateria, lanabes eta tresnen higienea eta zaintza.
Lehengaiak manipulatzeko aldez aurreko operazioak:
–Oinarrizko tratamenduak.
–Sukaldeko prestakinak moztu eta/edo anoatu aurreko garbiketa eta prestaketak.
–Manipulazioaren faseak, prozedurak eta puntu nagusiak.
–Zenbait lehengairendako berariazko tratamenduak.
–Oinarrizko mozketak. Deskribapena, formatuak eta aplikazioak.
–Sukaldeko prestakinen oinarrizko mozketetarako prozedurak.
–Kontserbaziorako erdi mailako prozedurak.
–Prebentzio eta segurtasun neurriak.
Berariazko mozketak egitea eta deituradun piezak eskuratzea:
–Sukaldeko prestakinen berariazko mozketetarako oinarrizko prozedurak.
–Deitura berezia duten piezak eskuratzeko prozedurak.
–Kontserbaziorako erdi mailako prozedurak.
–Prebentzio eta segurtasun neurriak.
Lehengaiak leheneratzea:
–Leheneratze tekniken deskribapena eta ezaugarriak.
–Leheneratzeko oinarrizko teknikak gauzatzeko prozedurak.
–Higiene eta osasun araudia eta ingurumena babesteko araudia.
Orientabide didaktikoak.
Modulu honek barne hartzen du sukaldeko lehengaiak metatzeko eta barne banaketarako funtzioak betetzeko behar den prestakuntza, lantokiko prestaketa eta sukaldean elikagaien aldez aurreko elaborazioarekin eta leheneratzearekin loturiko atazak.
Moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:
–Sukaldeko makinak, bateria, tresna eta lanabesak deskribatzea, prestatzea eta erabiltzea.
–Sukaldeko lehengaiak aurrez elaboratzeko faseak, barne hartuz horien oinarrizko tratamenduak.
–Prestakin gordinak, erdi elaboratuak eta elaboratuak leheneratze, ontziratze eta kontserbatzeko prozesuak gauzatzea.
Lanbide modulua: Sukaldeko ekoizpeneko oinarrizko prozesuak.
Kodea: 3035.
Iraupena: 260 ordu.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Oinarrizko egoste teknikak egiten ditu, ezaugarriak eta aplikazioak identifikatuz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Moduluarekin loturiko lanbide terminologia interpretatu da.
b) Egoste teknikak deskribatu eta sailkatu dira.
c) Oinarrizko egoste teknikak identifikatu eta erlazionatu dira, hainbat prestakinei aplikatzeko dituzten aukeren arabera.
d) Egoste teknikak gauzatu aurretik dauden beharrizanak erlazionatu eta zehaztu dira.
e) Teknika bakoitza aplikatzerakoan dauden lan molde eta fase bereizgarriak identifikatu ditu.
f) Egoste teknikak gauzatu dira, ezarritako prozedurei jarraikiz.
g) Izan daitezkeen aukerak bereizi dira, erdietsitako emaitzen arabera.
h) Kontserbatzeko tarteko prozedurak garatu dira, lortutako produktuen beharrak eta ondorengo erabilera kontuan hartuta.
i) Operazio guztiak egin dira osasun eta higiene araudia eta laneko arriskuei aurrea hartzekoa kontuan hartuta.
2. Hainbat aplikazioren oinarrizko elaborazioak egitea, prozedurak ezagutuz eta aplikatuz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Hainbat aplikazioren oinarrizko elaborazioak eta izan ditzaketen aplikazioak deskribatu eta sailkatu dira.
b) Hainbat aplikazioren hondoak, saltsak eta bestelako oinarrizko elaborazioen prozedurak gauzatzeko behar diren elementu guztiak eskura daudela egiaztatu da.
c) Hainbat aplikazioren oinarrizko elaborazioak eskuratzeko prozedurak egin dira, ezarritako prozedurei jarraikiz.
d) Balizko zuzenketa neurriak zehaztu dira, erdietsitako emaitzen arabera.
e) Kontserbatzeko tarteko prozedurak garatu dira, elaborazioen beharrak eta ondorengo erabilera kontuan hartuta.
f) Operazio guztiak egin dira osasun eta higiene araudia eta ingurumena babestekoa kontuan hartuta.
3. Sukaldeko elaborazio soilak prestatzen ditu, prozedurak identifikatuz eta aplikatuz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Behar den informazioa zuzen interpretatu da.
b) Denboran eta moldean elaborazioak gauzatzeko behar diren faseak antolatzeko eta sekuentziatzeko atazak egin dira.
c) Atazak gauzatu aurretik behar diren elementu guztien eskuragarritasuna egiaztatu da.
d) Sukaldeko oinarrizko elaborazioak eskuratzeko atazak gauzatu dira, ezarritako prozedurei jarraikiz.
e) Atazak gauzatu dira, kontuan izanik higiene eta osasun araudia.
f) Lantokia garbi eta ordenatua egon da prozesu guztian zehar.
g) Prozesatu den elikagaiaren araberako teknikaren erabilera justifikatu da.
h) Kontserbatzeko tarteko prozedurak garatu dira, elaborazioen beharrak eta ondorengo erabilera kontuan hartuta.
i) Balizko zuzenketa neurriak zehaztu dira, erdietsitako emaitzen arabera.
j) Eragiketa guztiak egin dira laneko segurtasuneko araudia kontuan hartuta.
4. Garnizioak eta oinarrizko dekorazio elementuak prestatzen ditu, elaborazio motarekin eta aurkezpen moduarekin uztartuz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Garnizio eta dekorazio soilak eta horiek izan ditzaketen aplikazioak deskribatu eta sailkatu dira.
b) Garnizioak eta dekorazioak zehaztu dira, elaborazio nagusiari egokituz.
c) Atazak gauzatu aurretik behar diren elementu guztien eskuragarritasuna egiaztatu da.
d) Garnizioak eta dekorazioak ezarritako prozedurei jarraikiz prestatu dira.
e) Kontserbatzeko tarteko prozedurak garatu dira, elaborazioen beharrak eta ondorengo erabilera kontuan hartuta.
f) Atazak gauzatu dira, kontuan izanik higiene eta osasun araudia.
g) Balizko zuzenketa neurriak zehaztu dira, erdietsitako emaitzen arabera.
5. Akabera eta aurkezpen soilak egin ditu, horien garrantzia elaborazioen azken emaitzarekin erlazionatuz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Elaborazioa osatzen duten elementu guztien eskuragarritasuna egiaztatu da.
b) Elaborazioko elementuak irizpide estetikoei eta jasotako jarraibide edo prozedurei jarraikiz ezarri dira.
c) Produktu erdi elaboratuetarako eta/edo bukatuetarako behar diren ontziratze eta kontserbatze teknikak erlazionatu eta aplikatu dira, ezarritako prozedurei jarraikiz.
d) Balizko zuzenketa neurriak zehaztu dira, erdietsitako emaitzen arabera.
e) Atazak gauzatu dira, kontuan izanik higiene eta osasun araudia.
f) Eragiketa guztiak egin dira laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia kontuan hartuta.
6. Sukaldeko prestakuntza prozesu konplexuetan eta sukaldeko zerbitzuan laguntzen du, horrek azken emaitzan eta bezeroa gustura uzteko orduan dituen eraginak baloratuz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Zerbitzu motak eta horien ezaugarriak identifikatu dira.
b) Produktuak zerbitzu baldintza optimoetan mantendu dira, jasotako jarraibideei edo ezarritako prozedurei jarraikiz.
c) Zerbitzurako beharrezkoak diren elementu guztien erabilgarritasuna egiaztatu da.
d) Dokumentazioa eta harekin erlazionaturiko jarraibideak (zerbitzuaren eskakizunekin loturikoak) interpretatu dira.
e) Zerbitzua eman bitartean nahitaez prestatu behar diren elaborazioak egiten lagundu da.
f) Atazak gauzatu dira, kontuan izanik higiene eta osasun araudia.
g) Elaborazioa osatzen duten elementuak kokatzeko orduan laguntza eman da, jarraibideei edo ezarritako arauei jarraikiz.
h) Eragiketa guztiak egin dira laneko segurtasuneko araudia kontuan hartuta.
Edukiak.
Egosteko oinarrizko teknikak gauzatzea:
–Lanbideko terminologia.
–Egoste teknikak. Deskribapena, azterketa, sailkapena eta aplikazioak.
–Teknikak gauzatzeko prozedurak.
–Teknika bakoitza gauzatzeko faseak eta gakoak, emaitzen kontrola.
–Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak.
Hainbat aplikazioren oinarrizko elaborazioak egitea:
–Hainbat aplikazioren oinarrizko elaborazioak. Deskribapena, azterketak, sailkapenak eta aplikazioak.
–Hondo eta saltsa elaborazioak gauzatzeko prozedurak.
–Elaborazio bakoitza gauzatzeko faseak eta gakoak, emaitzen kontrola.
–Higiene eta osasun araudia.
Sukaldeko elaborazio soilak prestatzea:
–Sukaldeko ekoizpenarekin loturiko dokumentuak. Errezetak, fitxa teknikoak, besteak beste. Deskribapena. Jasotako informazioaren interpretazioa.
–Pastelgintzako oinarrizko produktuak prestatzea.
–Elaborazioko faseak antolatzea eta sekuentziatzea.
–Teknika bakoitza ezaugarri desberdinetako lehengaiei aplikatzea.
–Elaborazio bakoitza gauzatzeko faseak eta gakoak, emaitzen kontrola eta erkaketa.
Oinarrizko garnizioak eta dekorazio elementuak prestatzea:
–Garnizioak eta dekorazioak. Deskribapena, xedea, motak, azterketak eta aplikazioak.
–Garnizio klasikoak. Garnizioen izenak eta osagaiak. Aplikazioak.
–Garnizioen eta dekorazioen elaborazioak gauzatzeko prozedurak.
–Sukaldeko postreak elaboratzea eta aurkeztea.
–Izozkiak elaboratzea eta aurkeztea.
–Elaborazio bakoitza gauzatzeko faseak eta gakoak, emaitzen kontrola.
–Higiene eta osasun araudia.
Akabera eta aurkezpen soilak egitea:
–Dekorazio eta aurkezpen arauak. Bolumena, kolorea, saltsa ematea, testura, simetria, besteak beste.
–Akabera eta aurkezpeneko oinarrizko prozesuak gauzatzea. Puntu nagusiak eta emaitzen kontrola.
–Gozogintzako eta pastelgintzako produktuen aurkezpena eta dekorazioa.
–Higiene eta osasun araudia.
Sukaldeko elaborazio prozesu konplexuetan eta sukaldeko zerbitzuan laguntza:
–Sukaldeko zerbitzua. Deskribapena, motak eta izan daitezkeen antolamendu aldagaiak.
–Sukaldeko zerbitzuen aurreko lanak. Mise en place.
–Zerbitzuekin loturiko dokumentazioa.
–Koordinazioa sukaldeko zerbitzuan zehar.
–Zerbitzuan ematen diren berariazko laguntza prozesuak gauzatzea.
–Zerbitzua bukatzeko lanak.
–Higiene eta osasun araudia.
–Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak.
Orientabide didaktikoak.
Modulu honen bidez egoste teknikak lehengaiei aplikatzeko funtzioak betetzeko behar den prestakuntza ematen da, teknika horiek elikagaietan dituzten ondorioak identifikatuz eta kontrolatuz eta hainbat aplikazioren oinarrizko elaborazioekin loturiko prozeduren garapena, sukaldeko elaborazio soilak prestatzea, aurkeztea eta kontserbatzea eta sukaldeko zerbitzuetan laguntzea.
Moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:
–Egosteko teknikak, teknika horiek prozedurekin, faseekin eta puntu nagusiekin gauzatzea.
–Hainbat aplikazioren oinarrizko elaborazioak egitea, barne hartuz hondoak, saltsak eta garnizioak, besteak beste.
–Sukaldeko elaborazio soilak prestatzea, jasotako jarraibideei eta ezarritako prozedurei jarraikiz.
–Plateren eta sukaldeko aurkezpen soilen akabera eta dekorazioa.
–Sukaldeko zerbitzuen garapenean laguntzea, aurrezerbitzutik hasi eta gauzatu ondoko lanetaraino.
Lanbide modulua: Zientzia aplikatuak I.
Kodea: 3009.
Iraupena. 180 ordu.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Problema matematikoak ebazten ditu eguneroko egoeretan, matematika hizkuntzaren eta haren eragiketen oinarrizko elementuak erabiliz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Zenbaki mota desberdinak identifikatu dira eta informazio kuantitatiboa modu egokian interpretatzeko erabili dira.
b) Kalkuluak eraginkortasunez egin dira, hala buruz kalkulatuz nola arkatz eta kalkulagailu bidezko algoritmoak erabiliz (fisika edo informatika).
c) IKTak erabili dira jakingarriak bilatzeko iturritako.
d) Berreketak egin dira berretzaile arrunt eta osoekin, propietateak aplikatuz.
e) Zenbaki oso handiak edo oso txikiak adierazteko eta haiekin eragiketak egiteko notazio zientifikoa erabili da.
f) Zenbaki erreal desberdinak irudikatu dira zenbakizko zuzenean.
g) Proportzioa ezaugarritu da adierazpen matematiko gisa.
h) Magnitudeak alderatu dira, haien proportzionaltasun mota ezarriz.
i) Hiruko erregela erabili da, magnitude zuzeneko nahiz alderantzizko proportzionalek esku hartzen duten problemetan.
j) Interes bakuna eta konposatua aplikatu da eguneroko jardueretan.
2. Instalazioak eta laborategiko materiala ezagutzen ditu, baita horiek baloratu ere praktikak egiteko behar diren baliabideak diren aldetik.
Ebaluazio irizpideak:
a) Erabili behar den teknika esperimental bakoitza identifikatu da.
b) Laborategiko material instrumentalak egoki manipulatu dira.
c) Kontuan hartu dira garbitasun eta segurtasun baldintzak, erabili behar den teknika esperimental bakoitzerako.
3. Materiaren oinarrizko propietateak identifikatzen ditu, naturan agertzen den forma desberdinetan, haien magnitude fisikoak eta haien oinarrizko unitateak erabiliz sistema metriko hamartarreko unitateetan.
Ebaluazio irizpideak:
a) Materiaren propietateak deskribatu dira.
b) Aldaketak egin dira luzera, masa eta edukiera unitateetan.
c) Bolumen eta edukiera unitateen arteko baliokidetasuna identifikatu da.
d) Neurriak hartu dira egoera errealetan, sistema metriko hamartarraren unitateak eta notazio zientifikoa erabiliz.
e) Materiaren egoera aldaketen izenak identifikatu dira.
f) Sistema material homogeneo eta heterogeneo desberdinak identifikatu dira, adibide errazak erabiliz.
g) Materia zer agregazio egoera desberdinetan agertzen den ikusi da, egoera aldaketak azaltzeko eredu zinetikoak erabiliz.
h) Sistema materialak identifikatu dira, naturan duten egoerari dagokionez.
i) Substantzia baten agregazio egoera desberdinak ezagutu dira, fusio eta irakite tenperatura ikusita.
j) Irakitearen eta lurrunketaren arteko desberdintasunak ezarri dira, adibide errazak erabiliz.
4. Nahasketa errazen osagaiak bereizteko metodorik egokiena erabiltzen du, haren oinarrian dagoen prozesu fisiko edo kimikoaren arabera.
Ebaluazio irizpideak:
a) Substantzia hutsa eta nahasketa zer diren identifikatu eta deskribatu da.
b) Nahasketen eta konposatuen arteko funtsezko desberdintasunak ezarri dira.
c) Prozesu fisikoak eta kimikoak bereizi dira.
d) Substantzien zerrenda batetik, nahasketak, konposatuak eta elementu kimikoak hautatu dira.
e) Nahasketak bereizi dira modu praktikoan, metodo errazak erabiliz.
f) Lanbideekin ikusteko duten materialen oinarrizko ezaugarri orokorrak deskribatu dira, IKTak erabiliz.
g) Taldeka lan egin da.
5. Badaki energia presente dagoela prozesu naturaletan, eta benetako bizitzako fenomeno errazak deskribatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Energiaren esku-hartzea agertzen duten ohiko bizitzako egoerak identifikatu dira.
b) Energia iturri desberdinak ezagutu dira.
c) Energia iturri berriztagarriaren eta ez-berriztagarriaren multzoak ezarri dira.
d) Energia iturri berriztagarriaren eta ez-berriztagarriaren abantailak eta desabantailak (lortzean, garraiatzean eta erabiltzean) erakutsi dira IKTak erabiliz.
e) Energia unitateen aldaketak aplikatu dira.
f) Energiaren kontserbazioa zenbait sistematan erakutsi da.
g) Organismoa eta bizitza mantentzearekin erlazionatutako prozesuak deskribatu dira, energiaren garrantzia argi agertzen dutenak.
6. Oinarrizko egitura anatomikoak lokalizatzen ditu eta, horretarako, haien sistemak edo aparatuak bereizten ditu, eta organismoan dituzten funtzioekin lotzen.
Ebaluazio irizpideak:
a) Gizakiaren gorputza osatzen duten organoak identifikatu eta deskribatu dira, eta kasuan kasuko sistemari edo aparatuari lotu zaizkio.
b) Organo, sistema eta aparatu bakoitza funtzioarekin lotu da, eta loturak deskribatu dira.
c) Nutrizio prozesuaren fisiologia deskribatu da.
d) Iraitz prozesuaren fisiologia zehaztu da.
e) Ugalketa prozesuaren fisiologia deskribatu da.
f) Erlazio prozesuak nola funtzionatzen duen zehaztu da.
g) Tresna informatikoak erabili dira aparatuak eta sistemak deskribatzeko.
7. Osasuna gaixotasunetik bereizten du eta, horretarako, bizimoduak gaixotasun ohikoenekin lotzen ditu, eta haien kontrako defentsaren oinarrizko printzipioak ezagutzen.
Ebaluazio irizpideak:
a) Pertsonen osasun eta eritasun egoerak identifikatu dira.
b) Organismoaren defentsarako bideak deskribatu dira.
c) Herritarren artean ohikoenak diren eritasun infekzioso eta ez infekziosoak identifikatu dira, eta haien sorburuak, aurreikuspena eta tratamenduak ezagutu.
d) Ohiko eritasun infekziosoak sorrarazten dituzten eragileak lotu dira haiek sortutako kutsadurarekin.
e) Txertoen, antibiotikoen eta medikuntzaren beste ekarpen batzuen eragina ulertu da, eritasun infekziosoen tratamendu eta prebentziorako.
f) Eritasun infekziosoen prebentzioan txertaketa kanpainek duten zeregina ezagutu da, eta aparatuak eta sistemak egoki deskribatu.
g) Diren donazio motak eta transplanteetan gertatzen diren arazoak deskribatu dira.
h) Osasunerako arriskutsu diren egoerak ezagutu dira, lanbide ingurune hurbilenaren arabera.
i) Ohitura osasungarrietarako jarraibideak diseinatu dira, ohiko bizitzako egoeren arabera.
8. Menu eta dieta orekatu errazak prestatzen ditu eta, horretarako, dauzkaten mantenugaiak bereizi ditu, eta gorputz parametro desberdinetara eta askotariko egoeretara egokitu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Nutrizio eta elikatze prozesuen artean bereizi da.
b) Osasuna mantentzeko behar diren mantenugaiak bereizi dira.
c) Elikadura onak eta ariketa fisikoak giza gorputza zaintzean duten garrantzia onartu da.
d) Dietak osasunarekin lotu dira, eta bereizketa egin osasuna mantentzeko beharrezkoak direnen eta hari kaltea egin diezaioketenen artean.
e) Balantze kalorikoen gaineko kalkulua egin da, inguruneko ohiko egoeretan.
f) Oinarrizko metabolismoa kalkulatu da, eta haren emaitzak diagrama batera ekarri dira, konparaketak eta ondorioak ezartzeko.
g) Egoera zehatzetarako menuak prestatu dira, sarean elikagaien propietateak ikertuta.
9. Ohiko bizitzako egoerak ebazten ditu, adierazpen aljebraiko errazak erabiliz eta ebazteko metodo egokienak aplikatuz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Egoera errazen erlazioak edo propietateak zehaztu dira, adierazpen aljebraikoen bidez.
b) Adierazpen aljebraikoak erraztu dira, garapen eta faktorizazio metodoak erabiliz.
c) Lehen mailako ekuazioen planteamendua eta ebazpena behar dituzten ohiko bizitzako problemak ebaztea lortu da.
d) Problema errazak ebatzi dira, grafikoak eta IKTak erabiliz.
Edukiak.
Problemak oinarrizko eragiketen bidez nola ebatzi:
–Zenbaki mota desberdinen ezagutza eta bereizketa. Zenbakizko zuzenean nola irudikatu.
–Hierarkiaren erabilera eragiketetan, eta parentesien erabilera batuketa, kenketa, biderketa, zatiketa eta berreketa dakartzaten eragiketetan.
–Testuinguru desberdinetan zenbaki errealak eta eragiketak interpretatu eta erabiltzea eta kasu bakoitzean notazio egokiena hautatzea.
–Proportzionaltasuna: zuzenekoa eta alderantzizkoa. Ohiko bizitzako problemak ebazteko nola aplikatu.
–Portzentajeak ekonomian. Interes bakuna eta konposatua.
Laborategiko materialen eta instalazioen ezagutza:
–Laborategian lan egiteko arau orokorrak.
–Laborategiko materiala. Motak eta erabilgarritasuna.
–Segurtasun arauak.
Materiaren formen identifikazioa:
–luzera unitateak: metroa, multiploak eta azpimultiploak.
–Edukiera unitateak: litroa, multiploak eta azpimultiploak.
–Masa unitateak: gramoa, multiploak eta azpimultiploak.
–Materia. Materiaren propietateak.
–Sistema material homogeneo eta heterogeneoak.
–Materiaren izaera korpuskularra.
–Materiaren sailkapena bere agregazio egoeraren eta osaeraren arabera.
–Materiaren egoera aldaketak. Fusio-tenperatura eta irakite-tenperatura. Tenperatura kontzeptua.
Nahasketen eta substantzien bereizketa:
–Substantzia hutsen eta nahasketen arteko desberdintasuna.
–Nahasketak banatzeko oinarrizko teknikak: dekantazioa, kristaltzea, destilazioa...
–Substantzia hutsen sailkapena. Taula periodikoa.
–Elementuen eta konposatuen arteko desberdintasuna.
–Nahasketen eta konposatuen arteko desberdintasuna.
–Lanbide profilarekin ikusteko duten materialak.
Energiaren ezagutza prozesu naturaletan:
–Energiaren agerpenak naturan.
–Energia eguneroko bizitzan.
–Energia mota desberdinak.
–Energiaren eraldaketa.
–Energia, beroa eta tenperatura. Unitateak.
–Energia iturri berriztagarriak eta ez-berriztagarriak.
Oinarrizko egitura anatomikoen lokalizazioa:
–Materia bizidunaren antolaketa mailak.
–Nutrizio prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.
–Iraizte prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.
–Erlazio prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.
–Ugaltze prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.
Osasunaren eta eritasunaren arteko desberdintasuna:
–Osasuna eta eritasuna.
–Immunitate sistema. Infekzioen kontrako defentsan esku hartzen duten zelulak.
–Higienea eta eritasunen prebentzioa.
–Eritasun infekziosoak eta ez infekziosoak.
–Txertoak.
–Transplanteak eta donazioak.
–Sexu bidez kutsatzen diren eritasunak. Prebentzioa.
–Osasun mentala: drogazaletasunen eta elikadurako nahasmenduen prebentzioa.
Menuak eta dietak egitea:
–Elikagaiak eta mantenugaiak.
–Elikadura eta osasuna. Jateko ohitura osasungarriak.
–Dietak eta haien prestakuntza.
–Elikagai batzuetan dauden mantenugaiak ezagutzea, haien bereizketa.
Ekuazio errazak nola ebatzi:
–Progresio aritmetiko eta geometrikoak.
–Egoeren azalpenak hitzezko lengoaiatik lengoaia aljebraikora itzultzea.
–Adierazpen aljebraikoen eraldaketa.
–Adierazpen aljebraikoen garapen eta faktorizazioa.
–Ezezagun bateko lehen graduko ekuazioak nola ebatzi.
Orientabide didaktikoak.
Modulu honek laguntzen du ikasleak modu iraunkorrean ikasteko gaitasunak eskuratzen, eta prestakuntza eskaintzen du ikaslea bere buruaz nahiz inguruneaz jabetu dadin.
Modulu honen edukiek laguntzen dute ohitura osasungarriak finkatzen eta aplikatzen, ohiko bizitzaren alderdi guztietan.
Orobat, matematikaren hizkuntza operazionala erabiltzen dute mota desberdinetako problemen ebazpenean, edozein egoeratara egokiturik, bai ohiko bizitzan bai lan bizitzan.
Modulu honek bere baitan hartzen ditu zenbait zientzia, hala nola matematika, kimika, biologia eta geologia, eta haren irakaskuntzarako, ikasteko estrategiaren helmuga dira zientzien kontzeptu nagusiak eta printzipioak; horretarako, ikasleak inplikatzen ditu arazo errazen konponbidean eta beste zeregin adierazgarrietan, eta aukera ematen die modu autonomoan lan egiteko, beren ikaskuntza eraiki dezaten eta berek sorrarazitako emaitza errealak erdiets ditzaten azken buruan.
Moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:
–Zenbakiak eta haien eragiketak erabiltzea beren problemak ebazteko.
–Materiaren formak ezagutzea.
–Laborategiko oinarrizko materiala ezagutzea eta erabiltzea.
–Egitura anatomikoak identifikatzea eta lokalizatzea.
–Ahozko adierazpeneko ariketak egitea, jendeari kasu egiteko oinarrizko arauak aplikatuz.
–Elikaduraren garrantzia bizi osasungarrirako.
–Arazoen konponketa, hala eremu zientifikoan nola egunerokoan.
Lanbide modulua: Komunikazioa eta gizartea I.
Kodea: 3011.
Iraupena. 180 ordu.
1. prestakuntza unitatea
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Historiaurreko eta Antzinaroko gizarteen bilakaera historikoa eta horiek paisaia naturalekin dituzten erlazioak baloratzen ditu eta horretan parte hartzen duten faktoreak eta elementuak aztertzen ditu, eta ondare naturala eta artistikoa estimatzeko jarrerak eta baloreak garatzen.
Ebaluazio irizpideak:
a) Paisaia natural baten ezaugarri nagusiak deskribatu dira iturri grafikoak aztertuz, eta elementu horiek ingurune hurbilenean ezagutu dira.
b) Azaldu da nola kokatu, lekualdatu eta ingurunera egokitu diren hominizazio garaiko giza taldeak, metalen menperatze teknikoa lortu arte horren adibide diren kultura nagusietan.
c) Historiaurreko mugarri artistiko aipagarrienak antolaketa sozialarekin eta sinesmen multzoarekin lotu dira, eta egungo gizarteekiko desberdintasunak baloratu dira.
d) Gizarte horiek gaur egun arte nola iraun duten baloratu da, eta haien ezaugarri nagusiak konparatu dira.
e) Arkitekturaren eta eskulturaren lanak aztertzeko ezaugarri nagusiak bereizi dira adibide arketipikoen bidez, eta estilo kanonikoak bereizi dira.
f) Lehenbiziko gizarteek paisaia naturalean izan zuten eragina juzgatu da, eta antzinako hirien ezaugarriak eta gaur arte izan duten bilakaera aztertu dira.
g) Historiaurreko eta Antzinaroko gizarteen iraupena aztertu da, Iberiar Penintsulan eta penintsulaz kanpoko Espainiako lurraldeetan.
h) Informazioa biltzeko tresna errazak prestatu dira konposizio protokolizatuen estrategien bidez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.
i) Norberaren ahaleginarekin eta elkarlanarekin bat heldu diren portaerak garatu dira.
2. Espazio europarraren eraikuntza baloratzen du, industriaren lehenbiziko eraldaketak eta nekazaritzako gizarteak izan arte; horretarako, haren ezaugarri nagusiak aztertu eta egungo gizartean eta ingurune hurbilean nola iraun duen baloratzen du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Aztertu da antzinako mundua nola aldatu zen Erdi Arora igarota eta, horretarako, aztertu orobat, espazio europarraren eboluzioa, haren erlazioak Europaz kanpoko espazioarekin eta Erdi Aroko gizarteen ezaugarri aipagarrienak.
b) Erdi Aroko nekazaritzako paisaien ezaugarriak baloratu dira, baita haiek egungo gizarteetan nola iraun duten ere, eta haien elementu nagusiak identifikatu dira.
c) Ameriketan inperio kolonialak garatzeak bertako kulturetan eta Europakoan izandako ondorioak baloratu dira.
d) Monarkia absolutuaren eredu politikoa eta soziala aztertu da, Aro Modernoan, Europako potentzia nagusietan.
e) Aztertutako epean Europako populazioak izandako eraldaketen oinarrizko adierazle demografikoak baloratu dira.
f) Margolanak aztertzeko ezaugarri nagusiak deskribatu dira, Europan Pizkundetik abangoardia historikoak agertu arte elkarren segidan izandako eskolen eta estiloen adibide arketipikoak aztertuz.
g) Tituluaren profilak berezko d(it)uen produkzio sektore(ar)en eboluzioa aztertu da, antolaketa eta teknologia sistemetan izandako eraldaketak eta eboluzioaren mugarri nagusiak aztertuz.
h) Informazioa biltzeko tresna errazak prestatu dira konposizio protokolizatuen estrategien bidez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.
i) Norberaren esfortzuarekin eta talde lanarekin bat heldu diren portaerak garatu dira.
3. Komunikazio estrategiak erabiltzen ditu, gaztelaniaz ahozko informazioa jakinarazteko; horretarako, entzute aktiboaren printzipioak, konposiziorako estrategia errazak eta oinarrizko hizkuntza arauak erabiltzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Egungo gertaerei buruz hedabideetatik heldu diren ahozko testuen egitura aztertu da, baita haien ezaugarri nagusiak identifikatu ere.
b) Oinarrizko trebetasunak aplikatu dira entzute aktiboan, eta ahozko mezu baten zentzu orokorra eta eduki berariazkoak identifikatu dira.
c) Hitzik gabeko komunikazioaren elementuak behar bezala erabili dira arrazoibideetan eta azalpenetan.
d) Hizkuntzaren erabilerak eta mailak eta ahozko mezuak ulertu eta osatzeko hizkuntza arauak aztertu dira, eta erabilera diskriminatzaileak baloratu eta berrikusi dira, batik bat generoen arteko harremanetan.
e) Gramatikaren terminologia egokia erabili da jarduera gramatikal konposatuak ulertzean eta haiek ebaztean.
4. Komunikazio estrategiak erabiltzen ditu gaztelaniaz idatzizko informazioa jakinarazteko eta, horretarako, irakurketa ulerkorraren estrategiak eta azterketa, sintesi eta sailkapen estrategiak aplikatzen ditu modu egituratuan eta progresiboan, testu labur hautatuen konposizio autonomoan.
Ebaluazio irizpideak:
a) Testu moten ezaugarri nagusiak baloratu eta aztertu dira, haien egokitasunari dagokionez egin gogo den lanerako.
b) Askotariko bilaketa tresnak erabili dira idatzizko testu bat ulertzeko, edukiak berrinterpretatzeko estrategiak aplikatuz.
c) Ulermenezko irakurketako estrategiak erabili dira, modu sistematikoan, testuak konprenitzean, ikaskuntza jardueretan aplikatzeko ondorioak atereaz eta erabilera diskriminatzaileak ezagutuz, genero ikuspegi batetik.
d) Idatzizko testu baten edukia laburtu da, ideia nagusia, bigarren mailakoak eta komunikazio helburua atera eta lortutako ondorioak berrikusi eta birformulatu.
e) Egunero erabiltzen diren idatzizko testu batzuen egitura aztertu da, eta hizkuntzaren erabilera eta mailak, eta horiek prestatzeko jarraibideak ezagutu dira.
f) Gramatikaren eta ortografiaren arau nagusiak aplikatu dira testuak idazteko, ondoriozko testua argia eta zehatza izan dadin.
g) Jarraibide sistematikoak garatu dira idatzizko testuak prestatzean, egindako ikaskuntzak baloratzeko eta zer ikasi behar den birformulatzeko, idatzizko komunikazioa hobetu beharrez.
h) Idazlanak aurkezteko jarraibideak aztertu dira, kontuan harturik edukia, formatua eta hartzailea, testuinguruari egokitutako hiztegia erabiliz.
i) Egitura gramatikalak ulertzeko eta aztertzeko jarduerak gauzatu dira, eta egindako inferentzien baliozkotasuna frogatu.
5. Gaztelaniazko literaturaren testu adierazgarriak irakurtzen ditu eta irizpide estetikoak sortzen ditu gustu pertsonala garatzeko.
Ebaluazio irizpideak:
a) Gaztelaniazko literaturaren garapenaren etapak erkatu dira aztertutako aroan, eta maila handiko obra adierazgarrienak ezagutu.
b) Hizkuntzaren egitura eta erabilera baloratu dira mailara egokitutako literatur lanaren irakurketa pertsonalean, obra bere testuinguruan kokatuta, eta informazioa biltzeko tresna protokolizatuak erabili dira.
c) Iritzi pertsonal arrazoituak adierazi dira obran gehien eta gutxien estimatu diren alderdiei buruz, baita edukiaren eta norberaren bizipenen arteko erlazioari buruz ere.
d) Estrategiak aplikatu dira literatur testuak ulertzeko, kontuan izanik oinarrizko motiboak eta gaiak.
e) Informazioa aurkeztu da gaztelaniazko literaturaren aro, autore eta obrei buruz, literatur testuetatik abiatuta.
Edukiak.
Historiaurreko eta Antzinaroko gizarteak eta haien erlazioa natur ingurunearekin baloratzea:
–Paisaia naturalak. Alderdi orokorrak eta tokikoak.
–Historiaurreko gizarteak.
–Hirien sorrera:
- Hiri habitata eta haren bilakaera.
- Hiria irudikatzeko grafikoak.
- Antzinaroko hirietako gizarteak.
- Kultura grekoa: zabalera, ezaugarriak eta mugarri nagusiak.
- Arte grekoaren ezaugarri funtsezkoak.
- Erromatar kultura.
- Erromatar artearen ezaugarri funtsezkoak.
–Informazioaren tratamendua eta prestaketa hezkuntzako jardueretarako:
- Oinarrizko baliabideak: gidoiak, eskemak eta laburpenak, besteak beste.
- Lokalizazio kronologikorako tresna errazak.
- Hiztegi hautatua eta berariazkoa.
Espazio europarraren sorrera Erdi Aroan eta Aro Modernoan; haren balorazioa:
–Erdi Aroko Europa:
- Usadioen eta ohituren iraupena. Nekazaritzako espazioa eta haren ezaugarriak.
- Beste kultura batzuekiko kontaktua.
–Monarkia absolutuen Europa:
- Europako monarkia handiak: kokapena eta garapena Europako testuinguruaren maparen gainean.
- Espainiako monarkia absolutua.
- Ekoizpen sektorearen bilakaera aro horretan.
–Amerikaren kolonizazioa.
–Populazioaren azterketa:
- Espazio europarraren bilakaera demografikoa.
- Populazioaren grafikoen iruzkina: jarraibideak eta oinarrizko tresnak.
–Europako artearen bilakaera Erdi Aroan eta Aro Modernoan:
- Oinarrizko jarraibideak margolanen iruzkina egiteko.
–Informazioaren tratamendua eta prestaketa hezkuntzako jardueretarako:
- Oinarrizko baliabideak: laburpenak, fitxa tematikoak, biografiak, kalkulu orriak edo antzekoak, prestaketa, besteak beste.
- Berariazko hiztegia.
Ahozko komunikazioaren estrategiak erabiltzea gaztelaniaz:
–Ahozko testuak.
–Entzute aktiboa aplikatzea ahozko testuak ulertzeko.
–Ahozko komunikazioan disrupzioa saihesteko jarraibideak.
–Trukaketa komunikatiboa:
- Hizkuntzatik kanpoko elementuak ahozko komunikazioan.
- Hizkuntzaren ahozko erabilera formalak eta informalak.
- Komunikazioaren testuingurura egokitzea.
–Arau linguistikoak aplikatzea ahozko komunikazioan. Esaldiaren antolaketa: oinarrizko egitura gramatikalak.
–Ahozko konposizioak:
- Ahozko konposizio errazak egungo gertaerei buruz.
- Ahozko aurkezpen errazak.
- Sostengu baliabideak erabiltzea: ikus-entzunezkoak eta IKTak.
Idatzizko komunikazioaren estrategiak erabiltzea gaztelaniaz:
–Testu motak. Ohiko bizitzari eta bizitza profesionalari buruzko testuen ezaugarriak.
–Irakurtzeko estrategiak: elementu testualak.
–Askotariko hiztegiak erabiltzeko jarraibideak.
–Oinarrizko estrategiak idatzizko konposiziorako prozesuan.
–Idatzizko testuak euskarri desberdinetan aurkeztea:
- Arau gramatikalen aplikazioa.
- Arau ortografikoen aplikazioa.
–Idatzizko testuak:
- Testuaren lokailu nagusiak.
- Aditzaren oinarrizko formak testuetan, arreta berezia eskainiz aditz-perifrasien aspektuzko balioei.
- Aditzaren funtzioak: mendekoa, aditz-izena, aditz-adjektiboa eta aditz-adberbioa.
- Sintaxia: enuntziatua, esaldia eta perpausa; subjektua eta predikatua, osagarri zuzena, zeharkakoa, zirkunstantziala, agentea eta atributua.
XIX. mendearen aurreko literatur testuak irakurtzea gaztelaniaz:
–Pasarte literarioak irakurtzeko jarraibideak.
–Literatur obra bat irakurtzean informazioa biltzeko tresnak.
–Gaztelaniazko literaturaren ezaugarri estilistikoak eta tematikoak, Erdi Arotik XVIII. mendera bitarte.
–Narratiba. Literatur garaiaren arabera errepikatzen diren gaiak eta estiloak.
–Poemak irakurri eta interpretatzea. Literatur garaiaren arabera errepikatzen diren gaiak eta estiloak.
–Antzerkia. Literatur garaiaren araberako gaiak eta estiloak.
2. prestakuntza unitatea
1. Erabiltzen ditu ahozko informazioa ingelesez komunikatzeko estrategiak, eta prestatzen ditu luzera txikiko ahozko aurkezpenak, ongi egituratuak, esparru pertsonalean edo profesionalean maiz agertzen diren eguneroko komunikazio egoera ohikoei buruzkoak.
Ebaluazio irizpideak:
a) Entzute aktiboaren estrategiak aplikatu dira, bildutako mezuak zehatz-mehatz ulertzeko.
b) Mezu zuzenen edo formatu elektronikoen bidez bildutakoen oinarrizko komunikazio xedea identifikatu da, eta komunikazio egoerak eta erabilitako hiztegian duten ondorioak baloratu.
c) Ahozko testuaren zentzu orokorra identifikatu da; hark informazioa modu sekuentziatuan aurkezten du, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatzen ohi diren egoeretan.
d) Fonetika eta intonazioko ezaugarri komun eta begi bistakoak identifikatu dira, mezuaren zentzu orokorra ulertzera laguntzen dutenak.
e) Esparru pertsonalean nahiz profesionalean deskribatzen, kontatzen edo erakusten duten testu laburren aurkezpenak egin dira, gidoi erraz bati jarraikiz, testu mota bakoitzaren egitura aplikaturik eta baliabide informatikoak erabiliz, hala behar izan denean.
f) Egitura gramatikal oinarrizkoak erabili dira eta, orobat erabili, esamolde, esaldi eta hitzen errepertorio funtsezko eta mugatua, testuaren komunikazio xedea zein den eta huraxe, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatzen ohi diren egoeretan.
g) Halako argitasun batez mintzatu da, intonazio eta ahoskera ulerterrazak erabiliz. Onartzen dira etenak eta duda sarriak.
h) Gogoetazko jarrera agertu da edozein diskriminazio mota dakarren informazioaren gainean.
i) Atzerriko hizkuntza erabiltzen duten herrietako gizarte harreman oinarrizko eta estandarizatuak identifikatu dira.
j) Atzerriko hizkuntza erabiltzen duen komunitatearen ohitura edo eguneroko jarduerak identifikatu dira.
2. Parte hartzen du ingelesezko solasaldietan, hizkuntza erraz eta argia erabiliz esparru pertsonalean nahiz profesionalean maiz gertatzen diren ohiko egoeretan, komunikaziorako oinarrizko estrategiak abiaraziz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Elkarrizketa egin da, irakasleak zuzendurik eta ongi egituratutako gidoi bati jarraikiz, perpaus ereduen eta solasaldi labur eta oinarrizkoen errepertorio buruz ikasia erabilirik maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatzen ohi diren egoeretan.
b) Elkarreragina mantendu da, komunikazio estrategia errazak erabiliz, interesa eta ulermena erakutsi beharrez.
c) Konpentsazioko estrategia oinarrizkoak erabili dira, kanpoko hizkuntzan ikasleak dituen gabeziak berdintzeko.
d) Egitura gramatikal oinarrizkoak erabili dira eta, orobat erabili, esamolde, esaldi, hitz eta diskurtsoaren markatzaile linealen errepertorio funtsezko eta mugatua, testuaren komunikazio xedea zein den eta huraxe.
e) Halako argitasun batez mintzatu da, intonazio eta ahoskera ulerterraza erabiliz. Onartzen dira etenak eta duda sarriak.
3. Ingelesezko idatzizko testu labur eta errazak prestatzen ditu, esparru pertsonalean nahiz profesionalean maiz gertatzen ohi diren komunikazio egoeretan, ulermenezko irakurketako estrategiak aplikatuz eta konposizioko estrategia egituratuak garatuz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Testua ulermenez irakurri da, eta haren ezaugarri oinarrizkoak eta eduki orokorra ezagutu.
b) Testuaren funtsezko ideiak eta komunikazio xede oinarrizkoa identifikatu dira.
c) Egitura gramatikal oinarrizkoak identifikatu dira eta, orobat, esamolde, esaldi, hitz eta diskurtsoaren markatzaile linealen errepertorio mugatua, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatzen ohi diren egoeretan.
d) Esaldi eta perpausak osatu eta berrantolatu dira, komunikazio xedeari eta gramatika arau oinarrizkoei loturik.
e) Testu laburrak prestatu dira, komunikazio xedeari egokituak, eredu egituratuei jarraikiz.
f) Funtsezko lexikoa erabili da, ohiko egoerei eta eremu pertsonalari eta profesionalari egokitua.
g) Interesa agertu da idatzizko testuen aurkezpen txukunean, gramatika, ortografia eta tipografia arauei men eginez eta berrikusteko jarraibide errazak erabiliz.
h) Hiztegiak erabili dira, inprimatuak nahiz onlinekoak, eta orobat testu prozesatzaileen zuzentzaile ortografikoak testuak prestatzean.
i) Gogoetazko jarrera agertu da edozein diskriminazio mota dakarren informazioaren gainean.
Edukiak.
Ahozko testu oinarrizkoen ulermena eta ekoizpena, ingelesez:
–Ideia nagusiak, dei, mezu, agindu eta argibide hagitz garbietan.
–Pertsona, toki eta gauzen deskribapen orokorra (esparru profesional eta jendaurrekoak).
–Orainaldian, lehenaldian eta geroaldian maiz gertatzen ohi diren egoeren gaineko narrazioa.
–Ohiko lexikoa, esamolde eta esaldi errazak, esparru pertsonaleko eta profesionaleko eguneroko hitz-truke eta kudeaketetan moldatzeko.
–Baliabide gramatikalak:
- Aditz denbora eta formak orainaldian, lehenaldian; aditz nagusiak, modalak eta laguntzaileak. Komunikazio funtzioak, maiz gertatzen ohi diren egoeretan.
- Hizkuntzaren funtsezko elementuak.
- Diskurtsoaren markatzaileak hasteko, ordenatzeko eta bukatzeko.
–Oinarrizko multzo foniko eta fonema zailenen ahoskera.
–Erregistro egokien erabilera gizarte harremanetan.
–Ulertze eta entzute aktiboko estrategia funtsezkoak.
Ingelesezko solasaldietan parte hartzea:
–Ulertze eta entzute aktiboko estrategiak, elkarreragina hasteko, mantentzeko eta bukatzeko.
Ingelesezko mezu eta testu errazen prestaketa:
–Esparru pertsonaleko edo laboraleko eguneroko testu oinarrizkoen informazio orokorra eta ideia nagusia ulertzea.
–Ohiko lexikoa, esparru pertsonaleko eta profesionaleko eguneroko hitz-truke eta kudeaketetan moldatzeko.
–Idatzizko testu labur, erraz eta ongi egituratuen prestaketa.
–Baliabide gramatikalak:
- Aditz denborak eta formak. Denborazko harremanak: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.
- Oinarrizko egitura gramatikalak.
- Eginkizun komunikatibo ohikoenak eremu pertsonalean edo profesionalean idatzizko baliabideetan.
–Funtsezko elementu linguistikoak, testu moten, testuinguruen eta helburu komunikatiboen arabera.
–Testuaren oinarrizko propietateak.
–Irakurria ulertzeko estrategiak eta teknikak.
–Planifikaziorako eta zuzenketarako estrategiak.
Orientabide didaktikoak.
Modulu honek laguntzen du ikasketa iraunkorrerako gaitasunak eskuratzen, eta beharrezko prestakuntza dakar ikasleak gai izan daitezen gizakien jarduerarekin ikusteko duten fenomenoen oinarrizko ezaugarriak ezagutzeko eta komunikaziorako trebetasunak hobetzeko.
Gizarte zientziei, gaztelaniari eta literaturari, eta ingelesari eta ingelesezko literaturari buruzko oinarrizko ezagutzak biltzen dituen modulu hau irakasteko ikaskuntza estrategiak helmuga du testuaren analisirako oinarrizko tresnak erabiltzea, ahozko zein idatzizko informazio egituratua prestatzea, espazioan eta denboran lokalizatzea fenomeno sozialak eta kulturalak eta sinesmenen dibertsitatea errespetatzea, baita eguneroko harremanetarako jarraibideak ere gizarte eta giza talde desberdinetan; horretarako, ikasleak eginkizun mamitsuetan inplikatzen ditu, modu autonomoan eta taldean lan egin ahal izateko.
Moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:
–Prestakuntzarako plan pertsonalizatu bat zehaztea, helburu izanen duena ikaslearen integrazioa lortzea proposatutako ikasketa egoeretan, motibatzeko estrategiak aplikatuz.
–Jardueretan eta ikaskuntza denboraren kudeaketan autonomia bultzatzea, soziolinguistikaren arloko gaitasunei eta edukiei dagokienez.
–Trebetasun sozialak garatzeari buruzko dinamikak egitea, diziplinaren ohiturak eta banaka eta taldeka lan egitekoak finkatzeko.
–Nork bere eskura dituen estrategiak, baliabideak eta informazio iturriak erabiltzea, IKTen erabilera sustatuz, norberaren inguruko errealitateari buruzko azalpen egituratuak osatzeko beharrezko informazioaren balorazioaz hausnarketan laguntzeko.
–Metodo globalizatzaileak erabiltzea (proiektuak, interesguneak, besteak beste), bide ematen dutenak ikasleak ikasketa jardueretan integratzeko. Haiek gaurkotasunarekin lotzen dituen lan metodologian erabiliz gauzatzen da integrazioa.
–Ahal den guztietan, profil profesionalak gaitasunekin lotzen diren jarduerak programatzea.
Gizarte Zientziei dagokienez, moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:
–Jakintzak era motibatzailean biltzea, gizarteen dibertsitatea aztertu eta baloratzeko.
–Norberaren eskura dauden informazio iturriak eta baliabideak erabiltzea, lortzen den informazioa antolatzeko, haren integrazioa errazteko hezkuntza lanean.
–Iraganaren arrastoaz ohartzea eguneroko bizitzan, giza taldeen dibertsitatea eta haiek denboran zehar lortutakoa baloratuz.
–Inguruneko problemak baloratzea eskura dagoen informazioa aztertuta, arrazoitutako azalpenak ematea eta haien aurrean jarduteko moduaz hausnartzea, jarraibideen araberako ikasketa egoeretan.
–Adierazpen artistikoez gozatzeko irizpideak eta horiek behatzeko gaitasunak bultzatzea, produkzio artistiko arketipikoak jarraibideen arabera aztertuz eta balio estetiko eta tematikoak baloratuz.
Hizkuntzak ikasteari dagokionez, moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:
–Hizkuntza erabiltzea ahozko zein idatzizko mezu errazak interpretatu eta prestatzean, norberaren inguruneko zenbait egoera komunikatibo eta testualetan.
–Norberaren inguruneko egoeretara egokitutako hiztegia baliatzea, orientabidea emanen duena moduluan erabilitako adibideak, jarduerak eta edukiak zehazteko.
–Autoikaskuntza errazten duten estrategia didaktikoak hautatu eta gauzatzea, hizkuntza ahal den komunikazio egoera errealistenetan erabiltzera daramatenak, informazioaren eta komunikazioaren teknologien ahalbideak erabiliz (posta elektronikoa, SMSak, Internet, sare sozialak, besteak beste).
–Komunikazio teknikak erabiltzea talde lana bultzatzeko, hezkuntza jardueretan arrakasta bermatuta integratu daitezen.
–Inguruneko kulturen eta ohituren aniztasuna baloratzea, eta hori hiztun desberdinekin hizkuntza erabiltzeak ekartzen dituen beharrekin lotzea.
–Irakurketa ohiturak garatzea, literaturaren ekoizpenaz gozatzeko, norberaren beharren eta ezaugarrien arabera hautatutako testuen bidez.
Lanbide modulua: Praktiken modulua.
Kodea: MP06.
Iraupena. 120 ordu.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Hornigai gordinak, erdi elaboratuak eta elaboratuak jasotzeko, biltegiratzeko eta kontserbatzeko oinarrizko operazioak egiten ditu, kontrolerako baliabideak, ekipoak eta tresnak identifikatuz eta baliatuz eta teknikak eta prozedurak aplikatu, jarraibideei eta/edo ezarritako arauei jarraikiz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Jasotako jarraibideak interpretatu dira eta harrera prozesuei loturiko dokumentazioa identifikatu da.
b) Ezarritako jarraibideen eta prozeduren araberako ekipoak eta kontrol-tresnak erabili dira.
c) Jasotako merkantzien egokitzapen kualitatibo eta kuantitatiboa identifikatu da, jarraibideekin edo ezarritako prozedurekin bat.
d) Harrera prozesuan hautemandako desbideraketak edo anomaliak garaiz eta behar bezala komunikatu dira.
e) Biltegiratze operazioak egiteko irizpide egokiak aplikatu dira, kontuan izanik jarraibideak eta/edo ezarritako arauak.
f) Hornigaiak ontziratzeko eta kontserbatzeko prozedurak behar bezala egin dira, bitartekoak erabilita eta teknikak aplikatuta, ezarritako jarraibideen eta/edo arauen arabera.
g) Operazio guztiak egin dira osasun eta higiene araudia, laneko segurtasunekoa eta ingurumena babestekoa kontuan hartuta.
2. Aurreelaborazioko oinarrizko operazioak egiten ditu, jarraibideak eta/edo ezarritako arauak garatuko den jarduerari dagozkion prozeduren aplikazioarekin uztartuz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Jasotako jarraibideak eta aurreelaborazioko operazioei loturiko dokumentazioa interpretatu da.
b) Makinak, bateria, lanabes eta tresnak prestatu dira, horien erabilera eta mantentze-lanetarako behar diren operazioak eginez, ezarritako jarraibide edo prozedurei jarraikiz.
c) Lehengaiak lantokietara behar bezala lekualdatu eta banatu dira, kontuan izanik ezarritako prozedurak.
d) Lehengaiek eskatzen dituzten leheneratze prozedurak haien egoerari erreparatuz gauzatu dira, teknikak ezarritako arauen arabera aplikatuz.
e) Prestatze eta garbitze lanak egin dira eta piezak moztu eta eskuratu dira, behar bezala erabiliz ekipo, lanabes eta/edo tresnak, ezarritako prozedurei jarraikiz.
f) Kontserbatzeko tarteko prozedurak garatu dira, lortutako produktuen beharrak eta ondorengo erabilera kontuan hartuta.
g) Eragiketa guztiak egin dira osasun eta higiene araudia, laneko segurtasunekoa eta ingurumena babestekoa kontuan hartuta.
3. Sukaldeko elaborazio soilak egiten ditu, aurrez ezarritako laneko teknika, arau eta prozeduren aplikazioarekin loturiko jarraibideak eta/edo dokumentuak interpretatuz eta erlazionatuz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Sukaldeko elaborazio soilak eskuratzeko enpresako berariazko prozedurak identifikatu eta interpretatu dira.
b) Teknikak garatu aurreko operazio fase eta moduak identifikatu eta erlazionatu dira, ezarritako jarraibide eta arauei jarraikiz.
c) Atazak gauzatu aurretik behar diren elementu guztien eskuragarritasuna egiaztatu da.
d) Sukaldeko elaborazio soilak eskuratzeko atazak gauzatu dira, enpresan ezarritako jarraibideei eta prozedurei jarraikiz.
e) Sukaldeko zerbitzuaren garapenean sukaldeko elaborazioak gauzatzea, bukatzea eta aurkeztea, ezarritako jarraibideei eta prozedurei jarraikiz.
f) Kontserbatzeko tarteko prozedurak garatu dira, elaborazioen beharrak eta ondorengo erabilera kontuan hartuta.
g) Lantokia garbi eta ordenatua egon da prozesu guztian zehar.
h) Eragiketa guztiak egin dira osasun eta higiene araudia, laneko segurtasunekoa eta ingurumena babestekoa kontuan hartuta.
4. Segurtasun eta higiene irizpideak betetzen ditu, eta higiene eta osasun arauak, laneko segurtasunekoak eta ingurumena babestekoak aintzat hartuta jarduten du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Legezko araudian eta enpresaren beraren berariazko araudian jasotzen diren nahitaez bete beharreko higiene eta osasun arauak, manipulazio praktikekin loturikoak, ezagutu dira.
b) Elikagaietan kutsadura eragin dezaketen portaera edo jokabide guztiak ezagutu dira.
c) Laneko arropa guztiak eta horiek garbi edukitzeko baldintzak ezagutu eta bete dira.
d) Sukaldeko ekoizpen prozesuen garapenean elikagaiak manipulatzeko ematen diren berariazko praktika onak aplikatu dira.
e) Manipulatzailea ebaki, erredura edo zaurietatik babesteko bitartekoak identifikatu dira.
f) Enpresako hondakinekin, isurketekin edo emisioekin zerikusia duten elikagaien produkzio prozesuetan ingurumen-kontrola ahalbidetzen duten parametroak ezagutzea.
g) Hondakinak biltzeko, hautatzeko, sailkatzeko eta ezabatu edo botatzeko eragiketak aplikatu dira.
d) Ingurumenari kalte gutxien eragiten dioten energiak edota baliabideak erabiltzea.
5. Lanbide erlazio egokiak mantentzen ditu, modu arduratsu eta errespetuzkoan jokatuz, enpresako prozedura eta arauei zein taldeko kideei dagokienez.
Ebaluazio irizpideak:
a) Enpresako barne portaerarekin loturiko prozedura eta arauak aitortu eta interpretatu dira.
b) Puntual sartu da lanean eta ez da lanetik atera garaia baino lehen, justifikaziorik gabe.
c) Jasotako jarraibideekiko arretaz eta arduraz jokatu du.
d) Taldeko gainerako kideekin komunikazio eraginkor eta errespetuzkoa mantendu du.
e) Taldeko gainerako kideekin lankidetza eta koordinazio jarrera mantenduz jokatu du.
f) Gure eginkizunak betetzeari dagokionez egindako oharren aurrean ikasteko eta eguneratzeko jarrera izan du.
Lanbide modulu honek laguntzen du lanbide lantegi honetako gaitasunak eta helburu orokorrak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereziak garatzen.
3. ERANSKINA
Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentzia
GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK | EGIAZTATZEN AHAL DIREN GAITASUN UNITATEAK |
3034. Elikagaien aurretiazko elaborazioko oinarrizko teknikak. | UC0255-1: Janariak bildu, aurrez prestatu eta kontserbatzeko oinarrizko zereginak. |
3035. Sukaldeko ekoizpeneko oinarrizko prozesuak. | UC0256-1: Janariak prestatzen laguntzea eta plater errazak prestatu eta aurkeztea. |
4. ERANSKINA
Irakasleak
A) Moduluak ematen dituzten irakasleak.
Sektore publikoan, lanbide profilari lotutako lanbide moduluak eman ahal izateko, honako hauek izanen dira irakasleen espezialitateak:
LANBIDE MODULUA | IRAKASLEEN | IRAKASLEEN |
3034. Elikagaien aurretiazko elaborazioko oinarrizko teknikak. 3035. Sukaldeko ekoizpeneko oinarrizko prozesuak. | –Sukaldaritza eta Pastelgintza. –Jatetxe Arloko Zerbitzuak. –Irakasle espezialista, hala badagokio. | –Lanbide Heziketako irakasle teknikoa. |
MP06. Praktiken modulua. | –Sukaldaritza eta Pastelgintza. –Jatetxe Arloko Zerbitzuak. | –Lanbide Heziketako irakasle teknikoa. |
B) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.
Titulartasun pribatuko ikastetxeetan edo hezkuntzakoak ez diren administrazioen titulartasun publikoa dutenetan, honako titulazio hauek beharko dira lanbide moduluak emateko:
LANBIDE MODULUAK | TITULAZIOAK |
3034. Elikagaien aurretiazko elaborazioko oinarrizko teknikak. 3035. Sukaldeko ekoizpeneko oinarrizko prozesuak. MP06. Praktiken modulua. | –Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk. |
C) Irakasteari begira baliokideak diren titulazioak.
Titulartasun pribatuko ikastetxeetan edo hezkuntzakoak ez diren administrazioen titulartasun publikoa dutenetan, lanbide moduluak emateko, honako titulazio hauek emanen dute gaitasuna irakasteari begira:
LANBIDE MODULUAK | TITULAZIOAK |
3034. Elikagaien aurretiazko elaborazioko oinarrizko teknikak. 3035. Sukaldeko ekoizpeneko oinarrizko prozesuak. MP06. Praktiken modulua. | –Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk. –Sukaldaritzako Zuzendaritzako goi mailako teknikaria, Jatetxe arloko Zerbitzuen Zuzendaritzako goi mailako t teknikaria edo beste titulu baliokide batzuk. |
Iragarkiaren kodea: F1410311
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
