2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
2014ko aurrekontuaren aldaketak. Hasierako onespena
Basaburuko Udalak 2014ko urriaren 30ean egindako osoko bilkuran hasiera batez onetsi zituen aurrekontuko 2014/1, 2014/2 eta 2014/3 aldaketak.
Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluari jarraituz, aurrekontuko aldaketen espedientea udal honetako Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik aurrera, bizilagunek eta interesdunek erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten.
Basaburuan, 2014ko azaroaren 3an.–Alkatea, Ricardo Arangoa Legarra.
Iragarkiaren kodea: L1414822