2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARESO
Aresoko Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzea web
orriari buruz. Onespena
Aresoko Udalak, 2014ko urriaren 24an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Aresoko Udalean web orriari buruz datu pertsonalen fitxategia sortzeko ordenantza.
ARESOKO UDALEKO DATUAK BABESTEARI BURUZKO ARAUDIAREN APLIKAZIOA
Erabakia, Aresoko Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko
DBLOaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko, xedapen orokorra eman beharko da, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.
Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:
–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.
–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.
–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.
–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herriendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.
–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.
–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.
–Segurtasun neurriak, oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak diren zehaztuz.
Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.
Lehenbizikoa.–Aresoko Udalak web orri bat abiarazi du, Udalarekin harremanetan jartzeko eta galderak, tramiteak edo kudeaketak egiteko aukera ematen duena. Zerbitzu horiek posible egin ahal izateko, interesa duen erabiltzaileak behar diren datu pertsonalak erregistratu behar ditu eta Udalaren ardurapeko fitxategi batean gordeko dira. Hori dela eta fitxategi hau sortzea erabaki da, deskripzio eta ezaugarri hauekin.
Webguneko datuak.
–Helburua eta zertarako erabili nahi den: herritarrendako harrera udal web-aren bidez bultzatzea: jakingarriak, galderak, kudeaketak.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.
–Norbanako edo talde ukituak: eskatzaileak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa, telefonoa.
–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
–Datuen komunikazioa: ez da eginen.
–Organo arduraduna: Aresoko Udala.
–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aresoko Udala.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta aipatutako fitxategiaren sorrera xedatuko da.
Ondoren, fitxategia jakinaraziko zaio Datuak Babesteko Espainiako Agentzian dagokion erregistroari.
Areson, 2014ko azaroaren 6an.–Alkatea, Ur Alguero Chivite.
Iragarkiaren kodea: L1414986