2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Aldaketa, Agoizko kirolgunearen barne araubidearen erregelamenduan. Hasierako onespena
Agoizko Udalak, 2014ko urriaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Agoizko kirolgunearen barne araubidearen erregelamenduan “Kanpondoa, S.L.U.” enpresa publikoko administrazio kontseiluak aurkeztu duen aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Agoitzen, 2014ko azaroaren 4an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1414987