223. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Aldaketa, 2014-2015 kirol programaren gaineko araudian. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2014ko urriaren 3an egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze erabaki zuen hasiera batean onestea 2014-2015 kirol programaren gaineko araudia, “Kanpondoa, S.L.” enpresa publiko kudeatzaileko kudeatzailetzak aurkeztutako proposamenaren arabera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek, epe horren barrenean, espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2014ko azaroaren 5ean.–Alkate udalburua, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1414985