2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
“Dibertigarria, bateragarria 3-12 urteko haurrentzat” programaren prezioen onespena
2014ko urriaren 29an ospatu zen Altsasuko Udaleko Osoko Bilkurak “Dibertigarria, Bateragarria 3-12 urteko haurrentzat” 2014-2015 gabonetako kanpainaren prezioak onetsi zituen:
EGUTEGIA | ORDUTEGIA | PREZIOA |
Abendua: 22, 23, 24, 26, 29, 30, 31 Urtarrila: 2, 5, 7 (10 egun) | 8:30-13:30 | 33 euro |
11:00-13:30 | 17 euro |
–Familiako bi arduradunak langabezian baldin badaude eta ingresorik jasotzen ez baldin badute, hauen haurrek matrikulazio tasan exentzioa izango dute.
- Hobariak:
- Familiako 2. kidea: %50.
- Familiaren arduradun bat bakarrik: %20.
- Familia ugaria: %20.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Altsasun, 2014ko Azaroaren 4an.–Behin-Behineko Alkatea, Juan Carlos Orellana Bengoetxea.
Iragarkiaren kodea: L1414944