1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana. Honen bidez onesten dira Nafarroako Ubidearen Arga 1 XXII. sektoreko (Larraga eta Berbintzana) lurzati berrantolamenduaren gaineko Erabakia eta Oinarrien agiri bakarra.
Nafarroako Ubidearen Arga 1 XXII. sektoreko (Larraga eta Berbintzana) lurzati berrantolamenduan interesa duten guztiei aditzera ematen zaie ezen Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren urriaren 31ko 811/2014 Ebazpenaren bidez onetsi direla eremu horretako Oinarrien agiri bakarra eta Erabakia, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 32. artikuluan xedatutakoarekin bat. Lurzati berrantolamendu hori onura publikokoa dela adierazi zen urriaren 15eko 100/2014 Foru Dekretuaren bidez.
Agiri bakarra jendaurrean egonen da Larragako Udaletxeko lokaletan, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Agiri bakar horretako agiriak azter ditzakete interesdunek. Memoriaz gain, honako eranskin eta plano hauek dira: jabeen zerrenda; kargen titularren eta beste egoera juridiko batzuen zerrenda; aholku batzordea. Lurren sailkapena eta konpentsazio koefizienteak; ereduko lurzatien zerrenda; periferian sartzen diren lurzatien zerrenda; baztertzeko proposamenak; landaketarako eskubideak; eremu horretako ur kontzesioen zerrenda; eremuaren balio naturalak eta aztarnategi arkeologikoak; ureztapen eremuak; jabetzaren banakako buletinak; murrizketako koefizientea; jabeei dagozkien esleipenen zerrenda, ondasunen izaeraren araberakoa; ordezko finken zerrenda; ordezko finketara eramandako egoera juridikoen eta kargen zerrenda; finken eta ureztapen azaleren zerrenda; esleipenen fitxak; lurren sailkapeneko planoa; eremuko planoa ortofotoekin; ureztalurretako jarduketa-planoa, nahitaez kontserbatu eta babestu beharreko natur balioekin eta aztarnategi arkeologikoekin; ordezko finken planoa; ordezko finken planoa ortofotoekin; ordezko finken planoa ureztalurretako jarduketa-eremuarekin eta nahitaez kontserbatu eta babestu beharreko natur balioekin eta aztarnategi arkeologikoekin.
Oinarrien agiri bakarraren eta Erabakiaren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete, hilabeteko epean, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Karlos III.aren etorb., 1) edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea, 9, 31005-Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.
Iruñean, 2014ko azaroaren 3an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Echarte Echarte.
Iragarkiaren kodea: F1414919