1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Jendaurrean jartzeko tramitearen komunikazioa.
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 35. artikuluan xedatutakoa betez, jendaurrean egonen da ondoren aipatzen den espedientea, jendea hartzeko orduetan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Iruñeko González Tablas kalea, 9), Larragako Udaletxean eta Nafarroako Gobernuko Zerbitzuen Katalogo honetan: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5294/Canal-de-Navarra#resultados, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, edozein interesdunek kontsultatu eta, egokiak iruditzen zaizkion alegazio, iradokizun edo oharrik izanez gero, haiek egin ditzan.
Komunikatzen den egintza: Ingurumen ukipenetarako baimena.
Jarduera: Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko XXII. sektoreko Arga-1 eremuko lurzati berrantolamenduaren eta ureztalurren modernizazioaren Ingurumen ukipenen azterlana (2014ko martxoa) eta Ingurumen ukipenen azterlanaren eranskina (Argaren adarra sektorean) (2014ko iraila).
Sustatzailea: Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua (Nafarroako Gobernua).
Udalerria: Larraga.
Iruñean, 2014ko urriaren 21ean.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1414928