1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoak, E mailako edo taldeko 63 lanpostu lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren kontra.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ekainaren 10eko 1279/2013 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E mailako edo taldeko 63 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen (2013ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 19koa).
AFAPNA sindikatuak, David Arbiol Lázaro jaunak, David Marquínez Mauleón jaunak, Remedios Pérez Ruiz andreak, María Ángeles Zamora Alcalde andreak, Rosa López Osés andreak, César Valencia Guembe jaunak, José Fernández Cuesta jaunak eta Rafael Agesta Lusarreta jaunak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute E mailako edo taldeko 63 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian “zamak maneiatzea” eskatzen duten lanpostuen zerrenda argitaratzearen kontra. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten; alegazioak Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua; Iruña).
Iruñean, 2014ko azaroaren 5ean.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F1415013