222. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jakinarazpena

Interesdunari jakinarazterik izan ez denez, aditzera ematen da, hark jakin dezan, 2014ko uztailaren 29an hartutako Ebazpenaren bidez eta horretarako irekitako espedientearen ondorioz, Kantauriko Ur Konfederazioak hauxe erabaki duela:

598NA Etxalar ENSk (F 31593908 zenbakiko NAN/IFZ) aurkeztutako eskaera ez onartzea; 0,0035 l/s-ko ur aprobetxamendua eskatu zuen Orizkiko iturrian, Etxalarko udal mugapean (Nafarroa), ahate granja batean erabiltzeko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du eta haren kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, Kantauri aldeko Ur Konfederazioko buruari zuzendua, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Asturiasko Justizia Auzitegi Nagusian. Errekurtso horiek, hurrenez hurren, hilabeteko epean eta bi hilabeteko epean jar daitezke, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluaren ondorioak izateko (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Donostian, 2014ko urriaren 16an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1413888