222. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/00882 NL/sr espedientea. Jendaurreko epea

Gaia: ur aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzeko eskaera.

Eskatzailea: Garagartzako iturburuaren erabiltzaileen elkartea.

I.F.Z. zenbakia: V 71192587.

Helbidea: Patxi Arrazola k., 40- 3.a A 31880-Leitza (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Garagartzako iturburua.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Leitzaran-1/0400/080.

Eskatutako emaria: 0,0046 l/s.

Tokia: Arkiskil auzoa.

Udalerria eta probintzia: Leitza (Nafarroa).

Xedea: etxerako (edateko ez), abereentzako eta ureztatzeko.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Leitzako udal mugapean (Nafarroa), Arkiskilgo errekatik, etxean erabiltzeko (edateko ez), segundoko 0,003 litro ur hartzeko aprobetxamenduaren ezaugarriak aldatzea; erabiltzaileen elkarte eskatzaileari; lanak eta Garagartzako iturburuan hartzeko tokia aldatzen dira; emaria handitu egin da, 0,0046 l/s-koa izanen da aurrerantzean; horrez gain, erabilera hauek ere gehitu dira: abereei emateko eta ureztatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2014ko urriaren 16an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1413887