3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
Ur aprobetxamendua ematea. Espedientea: A/31/03135
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak (1986ko apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) onetsi zuen Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 116. artikuluan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da, orok jakin dezan: Kantauri aldeko Ur Konfederazioak 2014ko irailaren 23an emandako ebazpenaren bidez, berariazko espedientea bideratu ondoren, María Carmen Mariezcurrena Ezcurrari eta Luis Elizalde Azpirozi 0,2 l/s-ko ur aprobetxamendua eman zaie Ezkurra ibaitik ura hartzeko, Elgorriagako (Nafarroa) udal mugapean, baratze bat ureztatzeko 1. poligonoko 323. lurzatian, eta askarako.
Oviedon, 2014ko irailaren 23an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Arloko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Jorge Rodríguez González.
Iragarkiaren kodea: E1413541