3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-S-706
Antonio Marino Aldaz Gascuek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Antonio Marino Aldaz Gascue.
Xedea: Beltzuntzeko etxebizitza bateko hondakin urak isurtzeko baimena.
Ibilgua: Zubiaga-Beltzuntzeko erreka (Txulapain ibaia).
Isurketa eginen den udal mugapea: Txulapain (Nafarroa).
Isurketaren urteko bolumena 100 m³-koa izanen da gehienez; “Gure Ametza” izeneko etxebizitzaren hondakin urak dira. Hobi septikoa eta iragazki biologikoa jarrita daude arazketarako.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2014ko urriaren 7an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1414033