222. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Jarduera Ekonomikoen 2014. urteko zerga

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2014ko abenduaren 10ean bukatuko dela epea, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergagatik 2014. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko.

Ordainagiri helbideratuak 2014ko abenduaren 10ean pasatuko dira kontuetatik.

Helbideratu gabeko ordainagiriak haien gibeleko aldean aipatzen diren banketxeetako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatu, eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.

Zizur Nagusian, 2014ko azaroaren 10ean.–Alkate udalburua, Luis M.ª Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L1414913