222. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa.
2014ko bigarren seihilekoa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2014ko abenduaren 1ean bukatuko dela hirilurreko ondasunen gaineko 2014ko bigarren seihilekoaren kontribuzioaren kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak haien gibeleko aldean aipatzen diren banketxeetako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2014ko abenduaren 1ean iraganen dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Zizur Nagusian, 2014ko azaroaren 5ean.–Alkate udalburua, Luis M.ª Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L1414901