222. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

2014ko plantilla organikoaren behin betiko onespena.
Akats zuzenketa

2014ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20an, Eguesibarko Udalaren 2014ko plantilla organikoa. Bi lanpostuen izenetan –5.3an eta 5.4an– akatsa bada, ludotekako laguntzailea izenarekin agertzen baitira, haien izendapen zuzena ludoteka-liburutegiko laguntzailea delarik. Horretaz oharturik, iragarki honen bidez, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan xedatuaren babesean, zuzendu egin da, gisa honetara:

Plantilla horretan “ludotekako laguntzailea” dioen tokian, “ludoteka-liburutegiko laguntzailea” behar du.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sarrigurenen, 2014ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1414920