222. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Epatzea administrazioarekiko auzi-errekurtsoetan, 230/2014 eta 214/2014 prozedura laburtuak

Honen bidez, aditzera ematen da:

1. Nafarroako Foru Komunitateak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Eguesibarko Udaleko 2014ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren -eta ondorengo aldaketaren- aurka, lansarien igoerari eta zenbait lanposturi euskararen eskakizun berriak esleitzeari dagokienez. Osoko Bilkurak hartutako erabaki hauen bidez onetsi ziren: ekainaren 5eko erabakia (2014ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 20koa) eta 2014ko uztailaren 3ko erabakia (2014ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 11koa). Errekurtso hori Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2. Epaitegian ari dira tramitatzen, 230/2014 prozedura laburtu gisa.

2. Cristina Condearena Ansoainek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Eguesibarko Udaleko 2014ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka, aholkulari juridikoaren lanpostua amortizatzeari dagokionez. 2014ko ekainaren 5eko Osoko Bilkurak hartutako erabakiaren bidez onetsi zen (2014ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 20koa). Errekurtso hori Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegian ari dira tramitatzen, 214/2014 prozedura laburtu gisa.

Iragarki honen bidez, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko 49.1, 2 eta 4 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, interesdunak epatzen dira, delako prozeduretan demandatu gisa ager daitezen, bederatzi eguneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertzen denetik hasita.

Sarrigurenen, 2014ko urriaren 31n.–Alkatea, José Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1414905