2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
10. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2014ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 7an, 2014ko aurrekontuan 10. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
10/2014 aldaketa
A.–Kreditu berezia.
4320 6010000. Etxauriko errepideko urbanizazioa: 4.308,39 euro.
Gastuak guztira: 4.308,39 euro.
Finantzaketa:
870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 4.308,39 euro.
Finantzabidea, guztira: 4.308,39 euro.
Orkoienen, 2014ko azaroaren 4an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1414922