222. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2015eko ekitaldiko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Mendabiako Udala, 2014ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz,

ERABAKI ZEN:

1. Karga-tasa hau onestea lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko 2015eko urtarrilaren 1etik aitzina.

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3663.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,797.

2. Egungo indize-eskala mantentzea 2013rako, jarduera ekonomikoen gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei ezartzeko.

–1.40, 1,35 eta 1,14ko indizeak, kale tarteen arabera.

3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,96.

4. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

–Aldi bakoitzerako ezarritako gutxieneko koefizienteak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikulukoak.

–Karga-tasa %16,62 izanen da.

5. Ondoko zerrendan ageri diren tasen eta prezio publikoen ordainarazpena arautzen duten ordenantzetako eta tarifen eranskinetako aldaketak onestea. Espedientean jaso dira haien testu bateginak. Hona zein diren:

1.–Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamenduak.

2.–Kirol instalazioen erabilera

Onetsitako tasa, indize eta ordenantzek 2015eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, erregelamenduzko tramiteak betetakoan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, ordenantza fiskaletako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek, epe horren barrenean, espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Mendabian, 2014ko azaroaren 5ean.–Alkatea, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1414912