222. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

2/2014 eta 3/2014 aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Imozko Udalak, 2014ko urriaren 31n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2 eta 3. aldaketak 2014ko aurrekontuan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoari jarraituz, aldaketaren espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Udaleko Idazkaritzan, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira eta osorik argitaratzeko tramitea beteko da.

Imotzen, 2014ko azaroaren 4an.–Alkatea, Jose Ángel Iturralde Vildarraz.

Iragarkiaren kodea: L1414890