222. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

2015eko karga-tasak

Cintruenigoko Udalak, 2014ko azaroaren 4ko osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoz erabaki zuen 2015eko ekitaldirako karga-tasak onestea, nahitaez ordainarazi beharreko zerga hauei dagokienez:

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa

Karga-tasa

%0,2388

Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa

Karga-tasa

%0,80

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga

%3,21

Hirilurren balio igoera

Karga-tasa

%8,56

Denbora tarteak

Urte 1etik 5era bitarte

%3,40

10 urtera bitarte

%3,30

15 urtera bitarte

%2,17

20 urtera bitarte

%2,17

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga

(Udal indizea)

1,40

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da erabaki honen aurka errekurtso hauetakoren bat aurkez daitekeela: berraztertzeko errekurtsoa, Cintruenigoko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Cintruenigon, 2014ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1414927