222. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

2015erako tarifen aldaketa. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2014ko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoz erabaki zuen hasiera batean onestea 2015erako tarifen aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako oinarriak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe iragaten bada, tarifen aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta haien testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aldatuko diren tarifak:

–Igerilekuetako prezioak.

Cintruenigon, 2014ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1414926