2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Nahitaezko desjabetzearen espedientea abiatzea, 2. poligonoko 174. lurzatiari dagokionez
Udalak, 2014ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Nahitaezko desjabetzearen espedientea abiatzea, Francisco Javier Navarro Agorretaren titulartasuneko finkan bidegorriak okupatzen duen zatiari dagokionez, La Balsako bidea zolatzeko obrak egin behar direla-eta, eta orobat deklaratzea haren onura publikoa eta okupatu beharra, hori guztia berarekin bazekarren ere indarra duen Udal Planaren onespenak.
2. Ukitutako ondasun eta eskubideen bana-banako zerrenda zehatz hau hasiera batean onestea:
Francisco Javier Navarro Agorretaren finkaren zati bat, Corraliza del Rincón izeneko alderdian dagoena, Castejóngo udal mugapean, La Balsako bideko obretan egindako bidegorriak okupatzen duena. Desjabetu beharreko atala finkako ipar muga guztian zehar doan zerrenda bat da, 583,27 metro karratukoa, proiektuak hasiera batean aurreikusi duenaren arabera, gehi okupatu zen soberakoa, 414,25 m²-koa baita. Banandutako lurzatiak 997,52 m² ditu, guztira, eta muga hauek ditu, katastroaren arabera: Iparraldean: Barranco de Valdefuenteko bidea. Hegoaldean: jatorrizko finkaren gainerakoa. Ekialdean: 2. pol., 1747. lurzatia. Mendebaldean: 2. pol., 173. lurzatia eta erretena.
Katastroko erreferentzia: 2. poligonoko 174. lurzatia.
3. Desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda hamabortz egunean jendaurrean edukitzea, aipatu ondasunaren titularrak eta beren burua ukitutzat jotzen dutenek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, betiere Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 19. artikuluan eta Erregelamenduan bat heldu direnetan aurreikusitako norainokoarekin. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, komunitate honetan editatzen diren egunkarietan eta Udal honetako iragarki oholean argitaratuko da.
4. Erabaki hau jakinaraztea desjabetzen den ondasunaren titularrei.
5. Erabaki hau jakinaraztea Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariari (09-3549 errekurtsoa, 82. Ebazpen Probidentzia, 2010eko apirilaren 29koa, eta 187. Ebazpen Probidentzia, 2011ko ekainaren 13koa) eta Nafarroako Gobernuari (2012ko ekainaren 13ko erabakia, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 6282. Ebazpenaren ordezko betearazpenerako behar diren jarduketak egitea xedatzen duena).
6. Tuterako 1. Jabetza Erregistroari eskatzea desjabetzen den finkari dagozkion jabariaren eta kargen ziurtagiria luzatu dezan, Hipoteken gaineko Erregelamenduaren 32.1 artikuluak aipatu bezala, behar den inskripzioaren bazterreko oharra eta guzti.
7. Ahalmena ematea Castejongo Udaleko alkate Yolanda Manrique Albori, behar diren jarduketak egin ditzan Jabetza Erregistroari eta notarioari dagokienez.
Castejonen, 2014ko azaroaren 4an.–Alkate udalburua, Yolanda Manrique Albo.
Iragarkiaren kodea: L1414859