2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Alkatetza bertze baten esku uztea
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia),
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra.–Alkatea udalerritik kanpora izanen baita 2014ko azaroaren 8tik abenduaren 8ra, haren ordezkoa behar da eta, horregatik, Udalbatzako alkateorde Francisco Esquíroz Subizaren esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.
Berriobeitin, 2014ko azaroaren 5ean.–Alkatea, José M.ª Irisarri Ollacarizqueta.
Iragarkiaren kodea: L1414935