220. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Udal Plan Orokorra. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2014ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Castejongo Udal Plan Orokorra, Estudio de Renovación y Desarrollos Urbanosek (ERDU) prestatua; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluan 79. artikuluari dagokionez xedatuarekin bat.

Espediente osoa jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute Udalaren bulego orokorretan, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Castejonen, 2014ko azaroaren 3an.–Alkate udalburua, Yolanda Manrique Albo.

Iragarkiaren kodea: L1414766