2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Aldaketa, Burlatako udal mugapean obra txikiak egiteko hirigintzako lizentziak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Burlatako Udalak, 2014ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Burlatako udal mugapean obra txikiak egiteko hirigintzako lizentziak arautzen dituen udal ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu ez badu, Burlatako udal mugapean obra txikiak egiteko hirigintzako lizentziak arautzen dituen ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Burlatan, 2014ko azaroaren 3an.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.
Iragarkiaren kodea: L1414756