2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
2015. urterako aldaketa ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena
Udal honek, 2014ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:
1.–Hasiera batean onestea Burlatako Udalaren ondoko ordenantza fiskal hauen aldaketak, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin:
–13. ordenantza: Hilerriko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
–2. ordenantza: Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
–11. ordenantza: Betearazteko aginduen tasak eta ordezko betearazpenenak arautzen dituen ordenantza fiskala.
–5. ordenantza: Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
–1. ordenantza: Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
–7. ordenantza: Lizentziak emateko eta hirigintza arloan kontrolerako jarduera administratiboak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Burlatan, 2014ko azaroaren 3an.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.
Iragarkiaren kodea: L1414751