2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TIRAPU
1. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2014ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 28an, Udalak 2014ko urriaren 21eko osoko bilkuran hartutako erabakia, onetsi zuena aurrekontuan egin 1/2014 aldaketa, kreditu gehikuntzaren bidezkoa. Jendaurreko epea iragan da, inork alegaziorik aurkeztu gabe. Horrenbertzez, behin betiko onetsirik gelditu da.
1/2014 ALDAKETA
Kreditu gehikuntza
GASTUAK:
9. kapitulua: 26.230,05 euro.
DIRU-SARRERAK:
8. kapitulua: 26.230,05 euro.
Tirapun, 2014ko azaroaren 17an.–Alkatea, Joaquín San Martín Ayerra.
Iragarkiaren kodea: L1415483