220. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Aldaketa, Larreak arautzen dituen udal ordenantzan.
Behin betiko onespena

Oibarko Udalak, 2014ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Larreak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa (2014ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 10ean).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oibarren, 2014ko urriaren 27an.–Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.

Aldatutako araudia

2. artikulua. b) Herritarren arteko zuzeneko esleipenaren onuradunak.

b) Biztanleen Udal Erroldan bizilagun gisa inskribatua egotea gutxienez urte bateko antzinatasunez.

6. artikulua. Bazkalekuen balorazioa eta ordainketa.

Bazkalekuen egiazko balorazioa honako hau da: Las Valles: 3.973 euro; Entreviñas: 4.362 euro; Sasillo-Vallimagra-Saso: 3.754 euro; Suertes Viejas: 2.084 euro; Juntapeones: 2.251 euro, El Barrio: 2.140 euro; Soreta: 3.196 euro; Saso Almendolarreko bazkalekuak, Sotoren eta Modellaren ondoan: 2.856 euro; Bizkaia udako bazkalekua: 787 euro eta El Monteko larrea eta Robledal: 12.442 euro.

Herritarren arteko zuzeneko esleipeneko sisteman, bazkalekuen onuradunek ordaindu beharreko saria bazkalekuen egiazko balioaren %90 izanen da; hori guztia 6/1990 Foru Legearen 159. artikuluan eta 280/1990 Foru Dekretuaren 188. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Zenbateko horiek urtero eguneratuko dira, erakunde eskudun ofizialak Nafarroarako onetsitako kontsumoko prezioen igoerarekin bat.

Esleipenaren prezioa Oibarko Udalari ordainduko zaio, hiruhilekoa betetakoan, hau da, urtean lau alditan: martxo, ekain, irail eta abenduko 30era arte izanen da. Behar den zenbatekoa ordaindu gabe 15 egun iraganez gero, esleipena baliogabetzat joko da, fidantza edo abala galduko da, eta ez dira baztertzen Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak adierazten dituen erantzukizunak eta izan litezkeen beste batzuk.

Iragarkiaren kodea: L1414411