220. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 248/2014 prozedura

Pilar Zapata Camacho andrea, Zaragozako Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Eugenio Lagraba Pitarque jaunak eskaturik, diziplinako kaleratzea dela-eta Estructuras Tudelanas SL enpresaren aurka Lan arloko Epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 248/2014 prozeduran bidegabeko kaleratzeagatiko betearazpen autoa eta antolaketa eginbidea eman dira, eta alderdiei zitazioa egiten zaie 2014ko azaroaren 20ko 9:15ean ager daitezen. Bi ebazpenen edukia alderdien eskura dago oso-osorik epaitegi honen idazkaritzan, eta betearazpenpeko alderdiari adierazten zaio ebazpenen kontra ondokoak jar ditzakeela: autoaren kontra, berraztertzeko errekurtsoa, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean, adieraziz ebazpenetan zer arau-hauste izan diren, baita eskatu diren prozesuko betebehar eta baldintzak bete diren ala ez ere, eta/edo abiarazitako betearazpenari buruzko aurkakotasuna, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 239.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, alabaina errekurtsoa jartzeagatik ez da etenik izanen errekurritutako ebazpenean; antolaketa eginbidearen aurka: berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean, ebazpenari egozten zaion arau-haustea; alabaina, errekurtsoa jartzeagatik ez da etenik izanen errekurritutako ebazpenean.

Eta Estructuras Tudelanas SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Zaragozan, 2014ko urriaren 7an.–Idazkari judiziala, Pilar Zapata Camacho.

Iragarkiaren kodea: J1414035