220. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KOKORIKO MENDIETAKO BILTZARRA

2015eko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Kokoriko Mendietako Biltzarrak, 2014ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Narbarten, 2014ko urriaren 31n.–Biltzarreko burua, José María Iriarte Arrechea.

Iragarkiaren kodea: L1414797