2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA
2015eko ekitaldiko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian ezarritakoa betetzeko, eta Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrak 2014ko urriaren 28an egin osoko bilkuran erabakitakoari jarraikiz, ondokoa erabaki da:
ERABAKI ZEN:
1. Hasiera batean onestea Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarreko plantillako lanpostuak betetzen dituzten funtzionarioen, administrazio-kontratudunen eta lan-kontratudunen izenen zerrendak.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea entitate honetako Idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren oholean iragarkia paratu ondoan, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Donezteben, 2014ko urriaren 31n.–Biltzarreko burua, Miguel San Miguel Azpíroz.
Iragarkiaren kodea: L1414799